Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hiru emanaldi izango dira Azpeitia dantzan egitasmoaren baitan

Itsasi taldeko lehen eta gaurko dantzariek uztailaren 1ean irekiko dute aurtengo programa, Itsasiren 40. urteurrenean

2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 06:03etan eguneratua

azpeitia- Herritarrek Azpeitia dantzan egitasmoaren edizio berri batekin disfrutatzeko aukera izango dute uztailean. Aurtengoan hiru emanaldi izango dira, Itsasi, Jose Mari Orbegozo eta Sahatsa dantza taldeetako ehunka kideen partaidetzarekin.

Programari hasiera ona emateko Itsasi taldeko “lehengoko eta oraingo dantzariek” ikuskizun berezia eskainiko dute uztailaren 1ean (19.00etan) Soreasun. Izan ere, Itsasik bere sorreraren 40. urteurrena betetzen du aurten eta horregatik “dantzari ohiak gonbidatzea pentsatu genuen ospakizun honetarako”. Leire Iraola taldeko lagunak jakinarazi duenez, “uste baino jende gehiago apuntatu da eta deialdiaz enteratu ez denak dantzarako aukerarik ez du izango”.

Hala ere, “emanaldiaren ondoren egingo dugun afarirako izena eman dezakete oraindik”.

Azpeitia dantzan-eko programak uztailaren 9an jarraituko du. Egun horretan, Joxe Mari Orbegozoren saloiko dantza taldeak “hamaika lurraldetako dantza latinoak” eskainiko ditu Soreasun (20.00etan). Bertan “4 eta 75 urte arteko 240 herritar inguru izango dira”.

Aurtengo edizioa borobiltzeko Sahatsa konpainiaren txanda izango da uztailaren 15ean. Iazko esperientzia ona ikusita, Sahatsako lagunak herriko kaleetan zehar arituko dira dantzan. Hala, Sindikatu Zaharretik abiatuko dira 20.00etan eta Plaza Txikian Bidasoako zenbait dantza egin ostean, kalejiran plazara joango dira Euskal Herri osoko dantzak eskaintzeko. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902