Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur jaitsiko dute zopa pertza Seguran

Mozorro egunarekin hasiko dituzte gaur Seguran herriko festak eta igandera arte hainbat ekintza egingo dira

2017(e)ko ekainaren 22a, osteguna - 06:03etan eguneratua

Bihar, berriz, segurarrek koadrila eguna izango dute eta ohikoak diren kamiseta eta blusekin aterako dira jaiak ospatzera

segura- Atzo bertan sartu ginen ofizialki udan. Eguzkia nagusi izanda, opor giroa ere nabaria zen ikasleen artean, izan ere, atzokoan askorentzat ikasturteko azken eguna izan zuten. Garai honetan, herriko jaiek ere indarra hartzen dute, eta jendea egun horiek iristeko gogoz egoten da. Segura da horietako herri bat, izan ere, gaur arratsaldean hasiko dituzte sanjoanak. 18.00etan, mutilen arteko futbito txapelketaren finala jokatuko dute Baratze pilotaleku ondoko kantxan. Ordu berean, Unamendiko Mari eta Tartalo buruhandi berriei ongi etorria egingo diete. Segurar guztiak plazan elkartuko dira 20.00etarako, hain zuzen, orduan jaitsiko baitute zopa pertza Elizatik hasi eta plazara arte. Bertan, txupinazoa bota eta pregoia botako dute, ofizialki, festei hasiera emanez. Jaien lehenengo egunean, gainera, mozorrotuta aterako dira herritarrak. 20.30ean, aurtengo kuadrilla lehiaketa hasiko dute eta bertan erabakiko da zein lagun talderena den mozorrorik hoberena. Topaketarekin hasiko dira, eta irabazleak 21.30ak aldera jakingo direla aurreikusten da.

Festak asteburu bakarrean bilduko dira aurten, eta horregatik, bihar bertan ospatuko dute kuadrilla eguna. Beste festetan izaten den moduan, kamiseta eta blusak ohikoak izan dira biharkoan Seguran. Goizean musika eta haur zein gazteentzat jolasak izango dira Baratze pilotalekuan. Eguerdian, lagun taldeak bazkaltzeko elkartuko dira frontoi zaharrean, baina eguraldi txarra egiten badu Baratzen elkartuko dira. Arratsaldean, elkarren arteko jolasak izango dira eta irabazleak ere izendatuko dituzte. Iluntzean, berriz, Gaur Argi taldeak giroa alaituko du eta 23.00etan, San Joan sua izango da. Txistulariekin batera herritarren Sorgin Dantza egingo da, Segurako Gazte Asanbladaren eskutik. Igandean, berriz, patroiaren eguna ospatuko dute, San Joan eguna. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902