Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Juanjo Zulaika, Ibai Ituarte eta Iñaki Zulaika | Zarauzko Haur Kultur taldeko sortzaileak eta gaur egungo kidea

“Haur Kultur Taldearen harira sortu zen danborrada. Ordura arte San Pelaio bezperan ez zen ezer antolatzen”

Igande honetan emango zaie hasiera aurtengo San Pelaio jaiei Zarautzen, eta San Pelaio Makila jasoko du duela 38 urte sortu zen Haur Kultur Taldeak

Ane Roteta - 2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Juanjo Zulaika, Ibai Ituarte eta Iñaki Zulaika, Zarauzko Haur Kultur taldeko sortzaileak eta gaur egungo kidea.

Juanjo Zulaika, Ibai Ituarte eta Iñaki Zulaika, Zarauzko Haur Kultur taldeko sortzaileak eta gaur egungo kidea.

Galería Noticia

Juanjo Zulaika, Ibai Ituarte eta Iñaki Zulaika, Zarauzko Haur Kultur taldeko sortzaileak eta gaur egungo kidea.

Zarautz- Juanjo eta Iñaki Zulaikak, beste zenbait kiderekin batera, Zarauzko Haur Kultur Taldea sortu zuten 1979an. Ibai Ituarte, berriz, gerora sartu zen taldean, baina bizitza osoan zehar egon da taldeari lotuta, bere aita ere sortzaileetako bat izan baitzen. 1979az geroztik, Haurren Danborrada antolatu du taldeak urtero San Pelaio bezperan eta igandean XXXIX. Agerraldia izango da 400 ume ingururen parte-hartzearekin. Aurten, gainera, San Pelaio Makila jasoko dute gauerdia baino lehen.

Nola jaso duzue albistea?

-Iñaki Zulaika: Sorpresa handia izan da, gu aspaldian ez gabiltzalako taldean. Ez genuen horrelako ezer espero eta oso pozik gaude.

39. Danborrada izango da igandean. Nola bizi dituzue une horiek?

-I.Z.: Ni entseguetara ez naiz joaten baina beti joaten naiz ikustera. Blusarekin urtero elkartzen gara bertan.

-Ibai Ituarte: Presio handiarekin dena antolatu beharra izaten da eta. Goiz hasten gara, Danborrada Nagusia eta bandera igoera gauean den arren, eguerdian zuzendari txiki guztiei alkate makila ematen zaielako eta txupinazoan ere parte hartzen dugulako. Ondoren, tradizioak agintzen duen bezala, Santa Marinako ermitara joaten gara errezatzera. Arratsaldean, haurren agerraldia 18.30ean hasten da, baina 15.00etan gelditzen gara dena prestatzeko. Presio handia da, talde bakoitza auzo batetik ateratzen delako eta ondo koordinatu behar delako denak ordurako Foruen plazara iristeko. Baina udaletxe plazaren sarreran konpainia guztiak ikustean lasaitu egiten gara, eta sarrerako momentu hori oso emozionantea da. Niri ileak puntan jartzen zaizkit.

Noiz eta nola sortu zen taldea?

-I.Z.: Haurren Nazioarteko Urtea izan zen 1979a eta haurrentzako zerbait berezia egin nahi genuen.

-Juanjo Zulaika: Herri bezala haurrak elkartuta egotea nahi genuen, baina ez umeak bakarrik, gurasoak ere bai. Jende desberdina nahi genuen bildu eta hasieran hiru hilabeteko programazioa prestatu genuen: mendi irteera batzuk, jaialdi pare bat eta abar. Ondoren, danborrada, Gabonetako Pina, Txurrukara irteera eta mendi-irteerak antolatzen genituen. Horretaz gain, gerora erregeak etxez etxeetara joateko ekimenari ere ekin genion taldeko ekintzetatik kanpo.

Gaur egun ze ekimen dituzue?

-I.I.: Danborrada, Txurrukara irteera eta Gabonetako Pina. Erregeen kontuarekin testigua hartu nuen eta horrekin jarraitzen dut duela 25 urte. Azken finean, bizitza guztian egon naiz taldeari lotuta;umetan, gero begirale bezala eta mendiko irteerak antolatzen, ondoren guraso gisa, eta gaur egun batzordean.

Sanpelaioak asko aldatu al dira?

-I.Z.: San Pelaio bezpera izugarri aldatu dela esango nuke, baina eguna bera ez, lehen bezala meza nagusia, bandaren kontzertua eta abar izaten direlako. Esan beharra dago danborrada Haur Kultur Taldearen harira sortu zela;izan ere, ordura arte bezpera egunean ez zen ezer egoten eta danborradaren ondoren sortu zen bandera igoera. Gaur egun dagoen festa giro hori bultzatu genuen.

Zer eman dizue Haur Kultur Taldeko sortzaile eta kide izateak?

-I.Z.: Umeen aldeko ekintzetan sortu den mugimenduan partaide izan gara eta sortu genuena mantentzen delako poza sentitzen dugu. Satisfakzio hori behintzat badaukagu.

-I.I.: Satisfakzio handia da herriaren-tzako eta herriko haurrentzako gauzak egitea.

Gipuzkoako txokoa. Hirurak: Zarautz.

Gipuzkoatzen

Paisaia idilikoa. Juanjo: Olatz auzoa. Ibai: Udalaitzeko bistak. Iñaki: Talaimenditik ikusten dena.

Mendia. Ibai: Hiru Erregeen Mahaia. Iñaki: Aizkorri izugarri gustatzen zait, baita Hernio ere. Juanjo: Mendia gustatzen zait, baina Hiru Erregeen Mahaia eta Aizkorri bezalako mendiak ez dira haurrekin ibiltzekoak.

Hondartza. Hirurak: Zarauzkoa.

Festa. Ibai: San Pelaioak. Iñaki: Bizipen bezala San Pelaioak, baina herri festa bezala, Euskal Jaiak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902