Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiarrek beharrei aurre egiteko laguntzak eska ditzakete

Udalak behar larrietarako eta kontribuzioa ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du

2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

azpeitia- Udalak herritarren oinarrizko beharrei erantzuteko ematen dituen diru-laguntzak (behar larrietarako eta kontribuzioa ordaintzen laguntzeko) eskatzeko epea ireki du. Aurtengoan, Udalak 136.000 euro bideratuko ditu “azpeitiarren ongizatea eta babes soziala” bermatzeko.

Batetik, behar larriena duten herritarrei laguntzeko 105.800 euro bideratuko ditu, besteak beste, “etxebizitzen alokairua edo kreditua ordaintzen laguntzeko, argindarra edo gasa ordaintzen laguntzeko, edo botika, eskola edo bestelako oinarrizko beharrak ordaintzen laguntzeko”.

Horretarako diru-poltsa propioa jartzen du Udalak azken urteetan, “Eusko Jaurlaritzatik etortzen diren laguntzak osatu eta herritar gehiagorengana iristeko”.

Bestetik, kontribuzioa ordaintzen laguntzeko baliabide gehiago jarriko ditu aurten Udalak, eta diru-laguntza hori orain arte jasotzen zuten herritarrek baino gehiagok jaso ahalko dute. Guztira, 30.000 euro jarriko ditu kontribuzioaren erreziboa ordaintzen laguntzeko.

Diru-laguntzak “diru-sarreren araberakoak” izango dira eta hauek jasotzeko gutxienez lau urtez egon beharko da Azpeitian erroldatuta. Laguntza horiek jaso nahi dituzten pertsona edo familiek, Udalaren Gizarte Zerbitzuetako bulegoetara jo beharko dute (943 157 192). - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902