Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiangurenekoak, inoiz baino solidarioagoak

ORDIZIAKO OIANGUREN INSTITUTUKOEK | IV. elkartasun eguna ospatu dute, eta aspanogirentzat 1.450 euro bildu dituzte

M. Aranbururen erreportajea eta argazkiak - 2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Oianguren institutuko ikasleak taula gainera igo ziren atzo eguerdian ekitaldi nagusian dantza egiteko.

Oianguren institutuko ikasleak taula gainera igo ziren atzo eguerdian ekitaldi nagusian dantza egiteko. (M. Aranburu)

Galería Noticia

Oianguren institutuko ikasleak taula gainera igo ziren atzo eguerdian ekitaldi nagusian dantza egiteko.

Egunotan ikasle eta irakasleak ikasturte amaiera ospatzen ari dira;urte osoko lanaren ondoren, udari hasiera emateko gogoz daude guztiak ere. Ordiziako Oianguren institutuko ikasleen kasua, baina, berezia da. Astelehenean eta atzo, IV. Elkartasun Egunak ospatu dituzte. Helburu solidarioa duten bi egun izaten dira, eta diru bilketa bat ere egiten dute ekintzen artean: bakoitzak haren guraso eta ingurukoenen ekarpenak jasotzen ditu eta ondoren guztia biltzen dute. Aurtengoan, 1.450 euro eskuratu dituzte eta kantitate hori Aspanogiri, Gipuzkoako haur minbizidunen guraso elkarteari, zuzenduko zaio.

Jaione Bengoetxea irakaslearen hitzetan, “lan asko” suposatzen du guztia antolatzeak, baina jasotzen duten fruitua ere handia da: “ikasleak oso gustura ikusten ditugu, parte hartzen dute eta era berean, kon-tzienteak bihurtzen dira”. Aurten, elkartasun egun hauek antolatzen dituzten laugarren aldia da. Lehenengo edizioan Stop Sanfilippo fundazioari bideratu zioten dirua, duela bi urte Etiopia Utopia elkarteari, eta iaz eta aurten Aspanogi izan da hautatua. “Lehen hiru urteetan irakasleok hautatzen genuen zein proiekturi eman laguntza ekonomikoa, baina aurten ikasleek aukeratu dute dirua nori eman. Guretzat garrantzitsua da hori, finean, ikusi dugu ikasleak gertukoa ikusten dutela arazoa eta sentsibilizatuta daudela”, nabarmendu zuen Bengoetxeak.

Aspanogi elkartekoekin harremanetan egon dira. “Haiek hainbat dokumental utzi zizkiguten. Pulseras Rojas telesaila ikusi dugu klasean, eta ikasleek hura ikusten jarraitzea eskatzen ziguten. Hor ikusten dugu mezua iritsi zaiela ikasleei”, gaineratu du irakasleak.

jaialdiaElkartasun egunetan hainbat ekintza egiten dituzte. Astelehenan ikastetxean bertan egon ziren festa giroan, eta ondoren, Oiangu parkera igo ziren. “Bero egiten zuen oso, eta azkenean ur festa antolatu genuen”, kontatu du barre artean Bengoetxeak. Atzo, berriz, kalera atera zuten mezua: “Herriko plazara gerturatu behar dira gauzak ikusgarriak izateko”. Besteak beste, kirol probak, zumba ikastaroa, Alfredo Lakuntza irakasleak Have you ever seen the rain kantuaren moldaketaren kantaldia eta koreografia lehiaketa egin zituzten. Gaur, berriz, hondartzara joango dira. “Nik uste helduak direnean oroituko dituztela egun hauek. Indibidualismoa geroz eta zabalduago dago, baina gure helburua elkarrekin solidarioak izaten ikasi eta helburu positiboak transmititzea da”, esan zuen irakasleak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902