Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errefuxiatuen egunarekin bat egin du Ordiziak

Ordizia Hiri Hezitzailea programaren barnean, Ordizia Kolore eta hainbat eragilek ekitaldi sinbolikoa egin zuten atzo

2017(e)ko ekainaren 21a, asteazkena - 06:02etan eguneratua

Ordiziako Barrena parkean, parte hartzaileak.

Ordiziako Barrena parkean, parte hartzaileak. (M.A)

Galería Noticia

Ordiziako Barrena parkean, parte hartzaileak.

ordizia- Atzo goizean Ordiziako kaleak koloretako mezuz beteta azaldu ziren. “Bakea nahi dugu”, “Gure bizi proiektua pikutara”, “Errefuxiatuak ez gara gaiztoak”, eta horrelako mezuak ikus zitezkeen. “Moskeo kanpaina bat egin nahi izan dugu gaur egun errefuxiatuek bizitzen duten ego-era erakusteko”, azaldu zuen Ainara Ormaetxea, Ordiziako Udaleko Migrazio eta Aniztasun teknikariak.

Kanpaina horrez gain, ekitaldi bat ere egin zuten, izan ere, atzo, errefuxiatuen nazioarteko eguna izan zen. Ekintza Ordizia Hiri Hezitzailearen barruan kokatu zen, eta parte-hartzaile ugari izan ziren;besteak beste, Jakintzako ikasleak, Zuhaizti gunekoak, Ordizia Kolore programakoak, Txosnetakoak... “Gainera, beste askok esan digute bat egiten dute gure ekimenarekin baina ezin izan dira hemen egon”, zehaztu zuen Ormaetxeak. Barrena parkea izan zen ekitaldia egiteko aukeratutako gunea. Iazko azaroan toleran-tziaren zuhaitza jarri zuten bertan, eta Asier Zinkunegi Dar-Dar ekoiztetxeko kidearen hitzetan, arbola hori bertan jarri zen egunen batean tolerantzia ezeko ekintza edo erasoren bat izaten bazen bertan elkarretaratzeko asmoz.

Datuak ere eman zituzten ezagutzera “jendea sentsibilizatzeko” asmoarekin. Hala azaldu zuen Zinkunegik: “mundu guztiak 22,5 milioi errefuxiatu daude eta geroz eta jende gehiago dago desplazatuta gerrate eta jazarpenaren ondorioz. Hau larria da”. Horregatik, bost minutuko isilunea egin zuten inguratu zirenek errefuxiatuekin bat egiteko asmoz. “Gure aldetik, Ordiziara etortzen diren kanpotar zein errefuxiatuei etorrera errazagoa egiten saiatzen gara ditugun hainbat programen bidez”, gaineratu zuen Ormaetxeak. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902