Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Martxan da aurten ere ‘Biblioporrak’ programa

Haur liburutegiak udako proposamenak egiten ditu gaztetxoengan irakurzaletasuna sustatzeko

2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Tolosa- Martxan jarri du Tolosako Haur Liburutegiak Biblioporrak programaren hamaseigarren edizioa irakurtzeko ohitura 0-16 urte bitarteko haurrengan susta-tzeko xedearekin. Gaur egun Tolosako ikastetxe guztiek hartzen dute parte.

Susana Larre zerbitzuaren kudeatzaileak aipatu duenez, ekimenari eta ikastetxeen kolaborazioari esker, Tolosako ume askorengana hurbiltzea lortu dute.

Urtero ekainaren hasierarako bost liburu-zerrenda egiten ditu haur liburutegiak: HH, LH1, LH2, LH3 eta DBH. Larreren esanetan, hautaketa oso zabala da: “Badaude irakurterrazak diren liburuak, zailagoak direnak, modan daudenak, bereziak... helburua da irakurle-mota bakoitzak bere gustuko liburua topatzea”.

Zerrendak eskola guztietara bidali dira eta eskolako emaitzekin eta txostenekin batera banatzen zaizkie gurasoei. Gidetan aipatutako liburuak haur liburutegiko ganbaran jarri dira, adina eta hizkuntzaren arabera banatuta, erakusle berezi batzuetan, oporretako interes gune bat sortuz.

Susana Larrek nabarmendu du haurrek eta gurasoek “oso gustukoa” dutela interesgunea: “Aukeraketa errazagoa delako eta liburuak aldatu ditzaketelako, nahi adina, gustukoa topatu arte”. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902