Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Bidegorri sarea osatzeko eskatzen diogu Aldundiari”

Bidegorrien finantzaketa bermatzeko eskaera ere egin du Goierriko EH Bilduk

M. Aranburu - 2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 06:02etan eguneratua

Goierriko hainbat herritako EH Bilduko ordezkariak, joan den astean eskaeraren berri ematen.

Goierriko hainbat herritako EH Bilduko ordezkariak, joan den astean eskaeraren berri ematen. (M. Aranburu)

Galería Noticia

Goierriko hainbat herritako EH Bilduko ordezkariak, joan den astean eskaeraren berri ematen.

ordizia- Goierriko herriak elkartuko dituen bidegorri sarea osa-tzeko eskatu dio eskualdeko EH Bilduk Gipuzkoako Foru Aldundiari. “Berandu baino lehen” Beasain, Idiazabal, Ordizia eta Zaldibia lotuko dituen bidegorriak egiteko eskatu dute eta baita Segura eta Mutiloa, zein Ataun eta Lazkao arteko bidegorrien proiektuak egiteko ere.

Eztitxu Mujika, Zaldibiako udaleko ordezkariak joan den astean koalizioak egindako agerraldian hala azaldu zuen: “erakunde publikoak kudeatzen ari garenok ezin dugu ingurumenaren aldeko mezu polit-politak zabaldu, herritarrei bere ohiturak aldatzea eskatu eta era berean baliabiderik ez jarri: Gaur egun, adibidez, Zaldibian edo Izalen bizi bagara, ezin dugu autoa utzi eta txirrindua hartu Ordiziara edo Beasaina joateko. Gaur egun, adibidez, CAF-era, Orklira, Olaberriako edo Izalgo industrialdeetara lanera txirrinduz joan nahi duten langileek zailtasun itzelak dituzte bidegorri sarerik ez delako existitzen”. Egoerari “buelta eman” beharra dagoela nabarmendu zuen Mujikak, eta gogoratu zuen “ardura nagusia Aldundiarena” dela.

finantzaketaBidegorri sarea osatu ez ezik, Goierrin, 2013tik 2017ra eraiki behar ziren bidegorri guztien finantzaketa berma dezala ere eskatu du EH Bilduk, eta horretarako, datorren urteko aurrekontuetan partida bat sor dezala proposatu dio aldundiari. Iban Asenjo, EH Bilduren batzarkideak azaldu zuen 2011tik 2015era bitarteko etapan, Bizikleta Bideen Lurraldearen Arloko Plana prestatu, onartu eta Gipuz-koako Batzar Nagusietara eraman zutela: “bertan ordezkatuta geunden alderdi politiko guztiek adostasuna lortu genuen”. Horrela, jasota geratu zen lau urteko bi etapatan bidegorri horiek eraiki beharko zirela. “Horretarako, urtero, 14 miloi euro inguru inbertitzea aurreikusten zen”, esan zuen. Joan den agintaldian 7 milioi inbertitzera iritsi zirela gaineratu zuen batzarkideak, baina agintaldi berri honetan, Aldundiak “inoizko inbertsiorik txikienak” egiten ari dela azaldu zuen. “2016an inbertsioa 2.5 milioira ez zen iritsi eta aurten ezta 2 milioira ere. Argi dago oraingo Aldundiarentzat, zoritxarrez, bidegorrien eraikuntza ez dela lehentasun bat”, zehaztu zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902