Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
astearte honetan

Euskara sustatzeko lankidetza hitzarmena sinatuko dute EAEk, Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak

EP - 2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 13:04etan eguneratua

El portavoz del Gobierno Vasco, Josu Erkoreka.

El portavoz del Gobierno vasco, Josu Erkoreka. (EFE)

Galería Noticia

El portavoz del Gobierno Vasco, Josu Erkoreka.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren, Euskarabidea Euskararen Nafar Institutuaren eta Ipar Euskal Herriko Euskararen Erakunde Publikoaren arteko lankidetza hitzarmena sinatzeko akordio proposamena onetsi du astearte honetan Jaurlaritzaren gobernu bilerak.

GASTEIZ. Hitzarmenaren helburua euskara sustatzea izango da, eta lehen aldia izango da hiru erakundeen arteko horrelako akordio bat sinatzen dela.

Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaileak gogoratu duenez, 2016-2020 legealdirako onartutako Euskadi 2020 gobernu programaren 119. konpromisoak jasotzen du "euskararen hiru lurraldeen erakundeen arteko lankidetza" antolatu eta indartuko dela.

Hizkuntza politikaren inguruko hiru administrazioen arteko harremana berria ez bada ere, eta bi aldekako hitzarmenak dauden arren, hiru aldeen arteko hitzarmen bat bultzatuko da lehenengoz, beti ere lankidetzan sakontzeko asmoz.

Akordioak ez du eduki ekonomikorik, baina elkarlanerako oinarriak, esparruak eta ekimen zehatzak ezarri dira.

Akordio proposamenak bost esparruri heltzen dio: hezkuntza eta hizkuntza gaitasuna;euskararen erabilera;gogoeta esparruak eta mintegiak;ikerketa soziolinguistikoa eta corpusa;Europako markoan hizkuntza politika garatzeko bideak jorratzea. Arlo hauetan guztietan elkarlanean jorratzeko neurriak aipatzen dira.

Hitzarmen markoaren xehetasun guztiak datozen asteotan aurkeztuko direla jakinarazi du Erkorekak, izapide administratiboa gainditu ondoren hiru erakundeek hitzarmena sinatzean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902