Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Bertsolaritzako azken iraultza handiaren argazki pertsonala egin dut”

80-90 HAMARKADETAN GERTATUTAKO ALDAKETAK ISLATU DITU | Jon Maiak ‘Berriak jaio ginen’ liburuan

Miren Mindegia - 2017(e)ko ekainaren 20a, asteartea - 06:03etan eguneratua

Jon Maia

(Mikel Saiz)

Galería Noticia

Jon Maia

Donostia- Jon Maiak (Urretxu, 1972) 1980ko hamarkadan eman zituen lehenengo urratsak bertsolaritzaren alorrean, Zumaiako bertso-eskolan. Ama Extremadurakoa eta aita Zamorakoa, bere ibilbidea bertsolari belaunaldi oso baten isla da aldi berean, “bertsolaritzaren azken iraultza handia” ekarri zuena, Maiaren hitzetan. Iraultza hori da, preseski, Lankuren eskutik plazaratu duen Berriak jaio ginen lanaren muina.

Liburua “garai baten argazki pertsonala” da. 1980ko eta 1990eko hamarkadetan, izan ere, bertsolaritzan eraberritze bat ematen hasi zen, bertso eskoletan egiten zen lanaren ondorioz gazteak plazara irisiten ari baitziren, eta haien eskutik bertsoa ulertzeko modu berri bat, egun arte garatzen jarraitu duena. “Orduko belaunaldi hark konexio berri bat ekarri zuen, unibertso berriak ekarri zituen, irreberentzia eta errebeldia punttu batekin”.

“Liburuak badu balore dokumentala;bertsolaritzaren historiaren apaletan egon behar zuen”

Hari horri tiraka, Maiak zeharkako gaiak ere baditu hizpide Berriak jaio ginen-en: hizkuntza, identitatea, politika, giza harremanak, sorkuntza bera... Lehenengo pertsonan idatzia, bizipenak eta hausnarketak tartekatu ditu egileak, bertsolaritza modernoaren eta orduko garaiaren erretratu bat eginez. “Balore dokumentala badauka liburuak, zentzu horretan”, azpimarratu zuen Maiak. Bertsolaritzaren historiaren apaletan “egon behar zuen lan bat”, azken finean.

Garai baten argazki hori, esan bezala, bizipen propioen ikuspegitik abiatu du bertsolari urretxuarrak, atzo aitortu zuen moduan: “Asko biluztu naiz, aitorpen intimo bat baino gehiago egin ditut liburuan”. Hartara, ez dira falta une gazi-gozoen pasarteak: “Denok ditugu gure krisialdiak”, aipatu zuen. Gauza guztien gainetik, egileak “zintzotasunez” hitz egin nahi izan du, batez ere. “Norbere buruaz hitz egiten denean, ez dago zintzotasunez jokatzea besterik”.

Autobiografia, kronika, erreportajea... Maiak genero anitz uztartu ditu liburuan, soilik horietako bakar batetara mugatu gabe. “Estetikoki ere berezia da”. Izan ere, gai anitzak jorratzen dituzten testuez gain, argazkiak, testigantzak eta bertsolariak berak idatzitako olerkiak ere agertzen ditu liburuak. Horretaz aparte, belaunaldi eta bertso-kide izan duen Unai Elorriagaren ilustrazioak ere bildu ditu, umore puntu batekin liburuari “aparteko balorea” ematen diotenak, Maiak azpimarratu bezala.

Igor Elortzak ere bere ekarpena egin nahi izan dio liburuari, hitzaurrea idatziz. “Bertsolari izan nahi zuen gaztetxo baten bizipen pertsonala eta bertsolaritzaren garai baten lekukotza da Jonek idatzi duena”, azaldu du bertan“. “Eta halako atrebentziari eskatu ahal zaion garran-tzitsuena eskaini digu: zintzotasuna. Hau guztia, hain berea duen epikatik parodiara hitz bakarrean jauzi egiteko jaidurarekin”.

Berriak jaio ginen lanaren argitalpenak urteurren berezi batekin bat egin du. Izan ere, duela 20 urte (1997an) iritsi zen lehenengoz Maia Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalera. Ordukoan, liburuaren hasmentan gogoratu duen bezala, gurasoei eta “abuela ta abuelori” eskaini zien azken agurra, oraingoan liburua bezala.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902