Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarautz, Gaztetape eta Zurriolako Sagues hondartzek bandera horia dute

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 19a, astelehena - 15:57etan eguneratua

DONOSTIA. Zarautz, Gaztetape (Getaria), eta Zurriolako Sagueseko hondartzek bandera horia dute gaur. Aldiz, Hondarribian, Donostiako Kontxa, Irla, Ondarreta eta Zurriolako Kuboetan, Orion, Malkorben (Getaria), Itzurun eta Santiago Zumaian, Deban, eta Portua eta Saturraran Mutrikun, bandera berdea dago.

Gurutze Gorriak adierazi duenez, uraren tenperatura 19 gradukoa da. Eguerdiko ordubetetatik aurrera itsasbehera izango da eta arratsaldeko zazpiak eta laurdenetan marea igotzen hasiko da. 

Gaur bezalako bero handiko eguna izanik, Gurutze Gorriak kontuz ibiltzeko eskatu du, goizeko hamaiketatik arratsaldeko bostak arte ariketa fisikoa saihestuz.

Horrez gain, itzaletan egotea eta likido asko edatea gomendatzen du, ura edo zukuak esaterako. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902