Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
dokumentalen feria

14 euskal ekoiztetxe Sunny Side of the Doc ferira joan dira

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 19a, astelehena - 13:31etan eguneratua

DONOSTIA. 14 euskal ekoiztetxe Sunny Side of the Doc ferira joan dira, La Rochellen (Frantzia) ospatzen den dokumentalei zuzenduta dagoen nazioarteko feria nagusia. Horiek guztiak Basque Audiovisual markapean ekoitzi dituzten dokumentalen katalogo zabal batekin joan dira, EIKEN ikus-entzunezko klusterrak eta Etxepare Euskal Institutuak sortua eta sustatua.

Etxeparek prentsa-ohar batean adierazi duenez, astelehen honetatik ostegunera, sektoreko euskal enpresek urteko nazioartekotze ekintza nagusietako batean murgildu dira urtero 2.000 profesional (ekoizleak, banatzaileak, telebistak, sektore digitala) baino gehiago elkartzen dituen feria honetan. 60 nazionalitatekoak dira eta historia, zientzia, bizitza basatia edota historia naturala bezalako gaiak lantzen dituzte. 

Aurtengo edizio honetan, Baleuko, Banatu Filmak, Doxa Producciones, Esrec, Fascina Producciones, Izar Films, Labrit Multimedia, Rec Grabaketa Estudioa, Sincro Producción, Sr. y Sra., Taui Media, Arena Comunicación, Txalap.art eta Zinea Sortzen enpresak izango dira, Lau Haizeetara koprodukzio foroaz gain. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902