Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

‘Zestoan uste baino gehiago’ gida aurkeztu dute

Zestoan Merkataritza Elkarteak kaleratutako gida berriak herriko 60 establezimendu baino gehiago biltzen ditu

Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Merkatariak, gidaren egilea eta alkatea, gida berriarekin.

Galería Noticia

Merkatariak, gidaren egilea eta alkatea, gida berriarekin.

Zestoa- Zestoan Merkatari eta Ostalarien elkarteak bultzatuta, eta Zestoako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, herriko merkataritza eta ostalaritza gida aurkeztu zuten joan den ostiralean Zestoako udaletxean, eta Zestoan uste baino gehiago leloa duen bilduma horretan herriko 60 establezimentu baino gehiagoren informazioa aurki daiteke.

Liburuxkaren diseinu eta koordinazio lanak Vicente Davila zestoarrak egin ditu eta 5.000 ale kaleratu dituzte guztira, herriko ostatu eta dendetan banatzeko.

Herriguneko establezimenduez gain, Aizarna, Arroa Behea eta Iraetako zenbait leku ere badaude.

Josetxo Mendizabalek, Zestoako alkateak, aurkezpenean adierazi zuenez, “herritarrentzat zein bisitarientzat oso erabilgarria izango da Zestoan uste baino gehiago dagoelako”.

Turistei zuzendutaGida egin duen Vicente Davila zestoarrak (gida turistikoa eta disenatzaile grafikoa da), bere aldetik, liburuxka “batez ere, turistei zuzenduta” dagoela nabarmendu zuen eta gida honako zatitan banatuta dagoela azaldu zuen: janariak eta Euskal Herriko produktuak, etxerako apaingarriak, opariak, moda produktuak eta osagarriak, osasuna, estetika eta zain-tza pertsonalerako zerbitzuak, ostatuak, jatetxeak eta tabernak. Gainera, Zestoan pintxoz pintxo izeneko atal bat dago, Zestoako herri guneko tabernetan dastatu daitezkeen pintxo bereziak proposatuz.

Amaitzeko, Siadeco ikerketa elkarteko Juanjo Allurrek azpimarratu zuen herritar askorentzat “sorpresa” izango dela 60 establezimendu baino gehiagoren informazioa jaso-tzea. “Kopuru garrantzitsua da Zestoa bezalako herri batentzat. Ahalegin handia egin da Zestoako negozioen informaziorik osatuena eskaintzeko eta esan beharra dago oso modu txukunean aurkeztuta daudela guztiak”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902