Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errefusaren igoera salatu dute

Zero Zaborrek 2014tik bereizketa tasa %83tik %78ra jaitsi dela eta errefusa gehiago jasotzen dela kritikatu du

Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

legazpi- Zero Zabor taldea kezkatuta ageri da, Sasieta mankomunitateak emandako datuen arabera, legazpiarrek errefusaren edukiontzian geroz eta zabor gehiago uzten dutelako.

Duela hiru urte, atez ateko sistemaren inguruan “zalantzak eta beldurrak” zabaldu zirela gogoratu dute. “Hala ere, 2014an hondakinen bereizketa tasa nahiko onak lortu ziren, batezbestekoa %83koa izanik. 2017an, ordea, lehen lau hilabeteetako batezbestekoa %78koa da. Batzuk aldea ez dela handia diote, ez dela garrantzitsua, %5a bakarrik dela. Beste batzuontzat, ordea, asko da”.

Baina kezkagarriena errefusa kantitatearen igoera dela diote. “Hondakinen bereizketa portzentaiak bakarrik begiratzeak ez du informazio nahikoa ematen. Adibidez, familia guztiek autokonpostaia egingo balute, organikoaren bilketarik ez balego, errefusaren ehunekoa asko igoko litzateke (%30-40 izan daiteke) eta horrek ez du esan nahi gehiago dagoenik. Hori dela eta, pisaketak begiratzea zuzenagoa da”.

Hala, geroz eta errefusa kilo gehiago jasotzen direla diote. “2014an 32.223 kilo errefusa jaso ziren hileko. 2015ean (zabor bilketa sistema aldatu zen urtean), 34.802 kilo hileko, 2016an 39.736 kilo hileko eta 2017an 40.240 kilo hileko. Igoera nabarmena da. 2014an biztanle bakoitzak 3,72 kilo errefusa sortzen zuen hileko eta 2017an, berriz, 4,74. %27 igo da errefusa kantitatea. Ez al da adierazgarria?”.

Aldea handia dela erakusteko, beste zenbait datu eman dituzte. “2014an eman ziren datuak mantendu izan balira, azken 18 hilabeteetan (edukiontzi grisa jarrita dagoen denboran) 137 tona errefusa gutxiago sortuko lirateke. Baina 2017ko datuak bere horretan jarraituz gero, berriz, hilabeteko zortzi tona gehiago sortzen ari gara. Lau kamioi gehiago betetzeko adina. Urte osoa kontuan izanda, ia 100 tona gehiago joango dira zabortegira”.

Udal gobernuak ez diola arazoari aurre egin nahi salatu dute. “Zabor gehiago sortzen da eta gutxiago bereizten da birziklatzeko. Zer diote agintariek? Udal gobernuak izan duen sarrera salatu nahi dugu. Gobernuan egon aurretik ere, erosotasuna lehenetsi zuten ingurumena, osasuna, ekonomia eta abarren gainetik. Datuak mantenduko zirela hitz eman zuten, baina hori ez da betetzen eta jarrera guztiz pasiboa dute horren aurrean. Jokabide gai-tzesgarria dela iruditzen zaigu eta hitza betetzeko eta neurriak har-tzeko eskatzen diegu”. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902