Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Sutar’ eskultura inauguratuko da

Ekitaldia asteazken ilunabarrean izango da eta aurretik udaletxean ‘Arbasoen sua’ dokumentala botako da

Domingo, 18 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Oiartzun- Oiartzungo kanposantu ondoan dagoen Anton MendizabalenSutar eskultura eta Oiar-tzungo mairubaratzen mapa inauguratuko dira datorren asteazkenean, 20.30ean, beilatoki ondoan.

Josune Cousillas Kultura zinego-tziak eta Jexux Leonet alkateak parte hartuko dute inaugurazio ekitaldian Anton Mendizabal eskultorearekin eta dantzariekin batera.

Udako solstizioaren egunaren bezperatan izango da inaugurazioa. “Hasiera batean, Zutar izena jarri nion eskulturari, zutarriarengatik. Jorge Oteizak Sutar jartzea gomendatu zidan, suari keinu eginez”, azaldu du Mendizabal eskulturgileak.

Sutar eskultura duela bederatzi urte jarri zen dagoen tokian. “Sutarmairubururatzaren sinboloa da, bere esentziarena. Lurra eta zeruaren arteko lotura da”, dio Mendizabalek.

Eskulturaren eremuan, Oiartzungo mairubaratzeak markatzen dituen mapa kokatu da orain. “Erreflexiorako puntu bat sortzea izan da helburua. Geroaren gaina da hau: Peña Gantxegiren monumentua, kristautasunaren hilerria… Orain, mendian dagoena ekarri dugu”, gaineratu du.

Sutarren inaugurazioaren aurretik, Mikel Mendizabalen Arbasoen sua dokumentalaren emanaldia izango da udaletxeko areto nagusian, 19.00etan, dohainik. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902