Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Baserri Eguna ospatuko dute bihar Igartubeitin

Jakoba Errekondok hitzaldia eskainiko du eta haurrei zuzendutako tailer bat egongo da

Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

ezkio- Bihar, Baserri Egunaren 9. edizioa ospatuko dute Ezkioko Igartubeiti baserri-museoan. Garapen iraunkorrari buruzko jardunaldi honetan, mahai gainean jarriko dituzte egunerokoan ingurumena zaindu eta babesteko har daitezkeen neurriak.

Lehen ekitaldia 12.00etan izango da. Jakoba Errekondo adituak Igartubeitiko baratze ekologikoari buruz hitz egingo du.

Ondoren, 5 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako tailer bat egongo da. Belar-metei buruzkoa izango da eta Ekoguneak emango du. Parte hartzaileek belar-meten garrantzia eta sinbolismoa ezagutuko dute eta belar-meta bat egingo dute.

Bazkaltzeko aukera ere egongo da. Menu begetarianoa zerbitzatuko dute, Bertatik Bertara produktuekin egina. Bertatik Bertara produktuak Urola Garaiko baserrietakoak dira. Helduentzako menuak 5 euro balio du eta haurrentzako menuak 3 euro.

Izen-ematea Festa honetan parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute. Horretarako, igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi behar dute edo 943 722 978 telefono zenbakira deitu.

Bestalde, Igartubeitin Haria galtzen erakusketa bisita daiteke. Bertan, zazpi sortzaileen lanak jaso dituzte. Gaur egungo ehungintza artea nabarmentzeaz gain, euskal ohiturak ezagutzera ematen dira. Erakusketa hau urriaren 1a arte egongo da Igartubeitin eta datorren larunbatean berarekin lotutako hainbat ekitaldi egongo dira. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902