Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Siriako errefuxiatuen eguna, Itsasondon

Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna ospatuko dute gaur herrian eta besteak beste, paella solidarioa egingo dute

Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

itsasondo- Datorren asteartean, hilak 20, Nazioarteko Errefuxiatuen Eguna da. Horren harira hainbat herritan egingo dituzte ekintzak, baina Itsasondon beti jardunaldi berezia egin ohi dute, eta gaurko Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna antolatu dute.

Egunean zehar antolatutako ekintzetan eskuratutako dirua siriar errefuxiatuei laguntzen dien elkarteren batentzat bideratuko dute

Atzo hasi ziren festarekin itsasondoarrak. Haurrek ere bat egin zuten jolasekin arratsalde inguruan. Ondoren herriko plaza apaindu zuten eta jarraian txotxaren irekiera egin zuten. Asko izan ziren ekitaldietara inguratu ziren herritarrak.

Hala ere, nahiz eta atzo hasi zuten festa, gaur izango dute egun handia. 12.00etan hasita egun osoko ekitaldiak prestatu dituzte. Hasteko, monozikloei ongi etorria egingo zaie diana eta triki poteoarekin batera, eta herriko trikitilariak ere bertan izango dira. Goizean hasita etxeko txikienentzat puzgarriak ere jarriko dituzte eta aurpegiak ere margo-tzeko aukera izango dute gaztetxo-enek, bai goizean eta arratsaldean ere. 12.30ean eta 19.00etan, berriz, Pallasos en Rebeldia taldeak emanaldiak eskainiko ditu. Eguerdian monozikloen erakustaldia egingo dute eta 14.00etatik aurrera paella solidarioa jango dute. Bazkalostean ekintzekin jarraituko dute, 16.00-etan bingo solidarioa ekingo dute eta ondoren Ekuatore Gineako ipuinak eta jokoak egongo dira Estrella Ndong eta Idoia Sanchezen eskutik. 18.00etan, elkarrekin familiako argazkia aterako dute eta arratsaldea girotzeko Burrunbazale txarangako kideak Itsasondon izango dira eta baita buruhandiak ere. Afaria ere solidarioa izango da, baina kasu honetan hanburgesa jango dute. 22.30ean bideo emanaldia egingo dute eta horrekin amaituko da aurtengo Ongi Etorri Errefuxiatuak eguna.

Jardunaldi honen alderdi solidarioa argi utziz, egunean zehar antolatutako ekintzekin eskuratzen den diru guztia siriar errefuxiatuei laguntzen aritzen diren hainbat elkarterentzat bideratuko dutela jakinarazi dute antolakuntzako kideek. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902