Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Igartza Musika zikloko bigarren seihiruilekoa aurkeztu dute

Uztailetik abendura bitartean hamabi kontzertu eta emanaldi izango dira Beasainen

M. Aranburu - Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Arantxa Gastesi eta Xabier Sarasola, Igartza Musika zikloko ekitaldien aurkezpenean.

Galería Noticia

Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, Arantxa Gastesi eta Xabier Sarasola, Igartza Musika zikloko ekitaldien aurkezpenean.

beasain- Igartza Musika zikloak amaitu berri du lehenengo zikloa eta atzo goizean, bigarren seihiruilekoa aurkeztu zuten Beasaingo Igartza jauregian. Uztailean hasi eta abendura bitartean maila altuko, hamabi kontzertu izango dira.

Aurkezpenean izan ziren Aitor Aldasoro, Beasaingo alkatea, eta Igar-tza Musika zikloko antolatzaile eta musika irakasleak diren Xabier Sarasola eta Arantxa Gastesi. Proposamenak “kalitatezkoak eta berriak” direla adierazi zuen Sarasolak.

Uztailaren 14an hasiko da zikloaren zati berria. Igartzan, Asier Lopez beasaindarrak haren Oro Bat diskoa aurkeztuko du, 22.00etan. Ordu eta leku berean, baina uztailaren 21ean, Tenpora taldeko kideak igoko dira taula gainera, eta hilaren 28an, Jimmy Muelles beasaindarraren tartea izango da. Azken honek Ladridos de pájaro diskoa aurkeztuko du. Abuztuko kontzertu bakarra 3an izango da: 22.00etan, Berriketan taldeak txalaparta eta flamenkoa uztartuz kon-tzertua eskainiko du Gernika pasealekuan. Irailaren 24an Igartzara itzuliko da musika eta Khami taldeak munduko soinuak euskararekin uztartuta eskainiko ditu. Urriaren 20an, Elena Setien eta Grande Days izango dira Igartzan, 20.00etan, Jazpana jaialdiarekin elkarlanean antolatuta. 31an, Tolosako abesbatzako kideak izango dira eta azaroan, Igartza Musika Bekaren barnean “zuzeneko emanaldiak, kalitatezkoak eta laburrak” izango dira ikusgai. Azaroaren 17an, Artxipielago taldea eta 25ean Alizia musikala ikusteko aukera egongo da. Abenduko ekitaldiak Kea Ahots taldearen 20. urteurreneko kontzertua eta Eguberrietako Loinatz Abesbatzarena izango dira.

arrakastaZikloaren lehen zatiaren balorazioa ere egin zuten. “Mila pertsona inguru elkartu dira lehenengo sei hilabeteetako kontzertuetan”, esan zuen Aldasorok. Izandako arrakasta “handia” izan dela argitu zuten hirurek, baina jende gehiagorengana iristeko helburua ere azaleratu zuten. Sarasolak argi utzi zuen inguratzen diren musikarien kalitatea izugarria dela, eta aukera aparta dela talde, musika eta estilo desberdinak ezagutzeko. “Oso eskertuta gaude eta gonbita zabaltzen diegu herritarrei”, esan zuen.

“Musika munduan zein inguruan dabiltzan musikarientzat Igartza erreferente bat bihurtzen ari da”, gaineratu zuen alkateak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902