Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Manuel Larramendik badu ikerketa sariduna

Euskal dantzen eta generoaren gaineko liskarrei buruz Bakarne Altonagaren lana aukeratu dute

Sábado, 17 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:03h

andoain- Bakarne Altonagaren-tzat izango da II. Manuel Larramendi Ikerketa Saria. Euskal dan-tzen eta generoaren gaineko historia eta liskarrei buruzko egitasmoa aurkeztuz irabazi du ikerlari bizkaitarrak eta 6.000 euroko saria eskuratuta urtebeteko epea izango du bere ikerketa burutzeko.

Euskal dantzen historia eta generoa (XVIII eta XIX mendeak)izenburupean aurkezturiko ikerketa egitasmoa izan da epaimahaiak aukeratu duena. Bakarne Altonaga Begoña ikerlaria (1988) Filosofian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean eta egun Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Historia Garaikideko Sailean dihardu doktoretza bideko ikerlari gisa.

Saritutako ikerlan egitasmoak generoaren ikuspegiak euskal dantzen historian izan duen eragina eta sortu dituen liskarrak aztertuko ditu, bereziki XVIII eta XIX. mendeetan. Larramendik berak arazo handiak izan zituen bere garaikide josulagunekin herri eta plaza-dantzen debekuaren alde haiek egiten zituzten prediku eta ahaleginak zirela-eta.

AkzesitaAurkeztutako egitasmoen maila oso altua izan dela ikusita, epaimahaiaren proposamenez eta oinarrietan aurreikusita ez egon arren, sariaren akzesitaren aukera onartu dute. Sariaz gain, beraz, 2.000 euroko akzesita ematea ebatzi du epaimahaiak, Luzia Alberro, Josu Bijuesca eta Jose Antonio Marin ikerlariek osaturiko taldearena. Aurkeztu duen ikerkizun asmoa Manuel Larramendiri berari buruzkoa da, Euskal subjektu kontraesankorra: Larramendiren diskurtsoa gaurkotasunetik izenburupean. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902