Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Pello Agirrezabal eta Txaro Etxeberria | Tolosako herrikide ikastetxeko zuzendaria eta orientatzailea

“Gatazka txikiak bideratu nahi ditugu programa honekin, eskola jazarpena edo ‘bullying’-a saihesteko”

Interesa sortzen ari da bizikidetza positiboa lantzeko eta ‘bullying’-ari aurre egiteko Tolosako Herrikide ikastetxean sortu duten Kide programa. Pello Agirrezabal eta Txaro Etxeberriak arrakastaren gakoak eman dizkigute

Marta San Sebastian - 2017(e)ko ekainaren 15a, osteguna - 08:04etan eguneratua

Pello Agirrezabal eta Txaro Etxeberria, Tolosako herrikide ikastetxeko zuzendaria eta orientatzailea.

Pello Agirrezabal eta Txaro Etxeberria, Tolosako herrikide ikastetxeko zuzendaria eta orientatzailea.

Galería Noticia

Pello Agirrezabal eta Txaro Etxeberria, Tolosako herrikide ikastetxeko zuzendaria eta orientatzailea.

Tolosa- Noiz hasi zineten Kide programa lantzen?

-PELLO AGIRREZABAL: Duela hamalau urte hiru ikastetxe elkartu ginenean finkatu genuen ildoetako bat bizikidetza positiboa eta adimen emozionala lantzea izan zen. Irakasle talde txiki bat hasi zen formazioak jasotzen eta gainontzekook kutsatu egin ginen. Une hartan Foru Aldundian diru-laguntza bat eskatzeko aukera izan genuen eta buru-belarri lanean hasi gienen. Umeekin landu behar genuela ondorioztatu genuenean eta eredu sistematizaturik ez zegoela ikusita, gure material propioa sortzeari ekin genion.

Ez da, beraz, bi eguneko kontua...

-TXARO ETXEBERRIA: Ez. Ikastetxeak gure metodologiarekiko interesa azaltzen digutenean nahi dute eredua kopiatu eta emaitzak ikusi. Eta hori ez da horrela;zuhaitzaren loreak nahi dituzte, baina ez da posible azpian sustrairik ez badago, hau da, adimen emozionalaren oinarririk gabe.

Zertan datza, laburki, Kide programa?

-P.A.: Gatazkak beti egon dira eta beti egongo dira, baina programa honek egoera horri aurre egiteko tresnak ematen dizkigu.

Adostokiak sortu dituzue gatazkak konpontzeko. Nola funtzionatzen dute?

-P.A.: Adostokien helburua erraminta batzuk ematea da ikasleak gai izan daitezen beren kabuz erabiltzeko. Guretzat ezinbestekoa da bi pertsonen artean adostasuna lortzen dutenean “erreparatuak sentitzea”. Adostokietan bi pertsona aulkietan eseri eta gatazka konpontzen saiatzen dira, irakaslerik gabe eta orri batean ida-tzita geratzen da.

Bitartekaritza ere lantzen duzue...

-T.E.: Batzuetan ikasleak ez ziren gai adostokietan beren gatazka bidera-tzeko;adinarengatik, arazo konplexua zelako, edo beste faktore askorengatik. Orduan hasi ginen beste tresna osagarri bat garatzen;bitartekaritza. Ikasleak, maila helduagoetakoak, dira bitartekaritza funtzioa egiten dutenak. Egoekiena adostokia erabiltzea da, baina prozesua zaildu egiten denean bi bitartekariren laguntza izaten dute. Zorionez, geroz eta gutxiago erabiltzen da eta hori seinale ona da: gai direla gatazkak adostokian konpontzeko.

Nortzuk izaten dira bitartekariak?

-P.A.: Ikasleak izaten dira, baina aukeraketa prozesua pasatzen dute. Hasteko, 14-16 orduko formazioa jasotzen dute eta lau filtro pasatzen dituzte: lehenengo filtroa da interesa izatea;bigarrena, ikaskideek aukeratzea;hirugarrena, tutoreek;eta azkenik, talde koordinatzaileak. Bukatzeko, haur horien gurasoei deitzen zaie bitartekari izatea zer den azaltzeko eta baimena sina-tzeko. Pentsa dezakete polizia edo epailea dela, eta ez da horrela.

Beste tresna batzuk ere eskain-tzen ditu Kide programak...

-T.E.: Adostoki eta bitartekaritza zerbitzuaz gain, bizikidetza behatokia ere sortu dugu, DBHn ikasle bitartekari-laguntzaileek prebentzio lana egiten dute, cyberkide dago sare sozialetan sortzen diren gatazken inguruako formazioa jasotzeko, eta talde koordina-tzailea ere badago formazioaz arduratzeko.

Zergatik lortzen ari da horrelako arrakasta?

-T.E.: Desadostasun txikiak detektatu eta bideratu nahi ditugu, arazo larriagoak saihesteko, eskola jazarpena edo bullying-a, adibidez. Batzuetan esaten digute tontakeriak lantzen ditugula adostokietan, baina hori da, hain zuzen ere, helburua;aratago ez joatea.

Ikastetxetik kanpo ere zabaltzen ari zarete programa, ezta?

-T.E.: Ikasleei erakutsi nahi diegu programa hau baliagarria dela bizitzarako, ikastetxetik kanpo. 14 eta 16 urteko ikasleei ematen diegun formazioa ekitaldi potente batekin amaitzen dugu. Aurten Tabakaleran egin dugu eta gonbidatu mordoa izan dugu, gizarteko estamentu ezberdinetakoak.

Oihartzun handia izaten ari da hezkuntza komunitatean...

-P.A.: Bai, interesa handia pizten ari da. Maiatzaren 12an heziketa munduko profesional asko izan ziren gure ikastetxean;Bizkaia, Araba, Nafarroa, Burgos, Valladolid eta Madrilgo irakasleak. Guk geure material propioa sortu dugu, baina egokiena bakoitza bere ikastetxeko testuingurura egokitzea da.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokoa. Pello: Zumarragako Antiguako baseliza. Txaro: Aiako Harriak.

Paisaia idilikoa. Pello: Urbia. Txaro: Txingudi ingurua.

Festa edo ospakizuna. Pello: Zumagarrako Santa Ixabel eguneko ezpata-dantza. Txaro: Errenteriako Madalenak.

Mendia. Pello: Irimora joateko ohitura dute. Txaro: Txindoki.

Hondartza. Pello: Getariakoa. Txaro: Hondarribiakoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902