Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur hasiko da Eztena jaialdia Errenterian

Larunbateko ‘performance’ eta igandeko ‘La deriva’ ikuskizunetarako lekua erreserbatu behar da

2017(e)ko ekainaren 15a, osteguna - 08:04etan eguneratua

Errenteria- Gaurtik igandera arte Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako arte eszenikoen jaialdia ospatuko da Errenterian.

Honela, gaur 19.00etan Mikelazulon sormen prozesuan dauden piezen erakustaldia egongo da. Bihar 19.30ean kale antzerkia egongo da Herriko Plazan. Ondoren, 22.00etan Arenalean L’entresort antzezlana. Lan hau larunbatean ordu berberan errepikatuko da eta sarrerak bost euro balio du. Larunbatean ere, Xenpelar Etxean, 12.00etan eta 13.00etan, Álvaro Ledesma eskultorearen erakusketan performancea burutuko da (erreserbak, eztena1@hotmail. com edo 666 330 410 telefonoan).

Azkenik, igandean Alakran taldeak La deriva 16.30ean herriko kaleetan zehar (tokia erreserbatu behar da) eta 19.00etan Niessenen La Conquista de lo inútil, (sarrerak, bost euro) aurkeztuko ditu. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902