Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bertako gaia

Euskal irakurleen unea

Larunbatean, hilak 17, Goierriko irakurle taldeen lehenengo topaketa antolatu dute Beasainen. Bederatzi herritako hamaika talde Joan Mari Irigoienen ‘Consummatum est’ liburua irakurtzen ari dira eta omenaldia egingo diote.

M. Aranbururen erreportajea eta argazkia - 2017(e)ko ekainaren 15a, osteguna - 08:04etan eguneratua

Irigoienen ‘Consummatum est’ liburua eskuan duela, Joxe Goikoetxea beasaindarra eta Beasaingo irakurle taldeko kidea, herriko Dolarea parkean.

Irigoienen ‘Consummatum est’ liburua eskuan duela, Joxe Goikoetxea beasaindarra eta Beasaingo irakurle taldeko kidea, herriko Dolarea parkean.

Galería Noticia

Irigoienen ‘Consummatum est’ liburua eskuan duela, Joxe Goikoetxea beasaindarra eta Beasaingo irakurle taldeko kidea, herriko Dolarea parkean.

Goierriko euskal irakurleak larunbatean elkartuko dira Beasainen, eskualdeko irakurle taldeen topaketan. Hilabete hauetan Goierriko ehun pertsona inguru, irakurle taldeen bidez, Juan Mari Irigoienen Consummatum est liburua irakurtzen aritu dira eta larunbatean liburu horren inguruko solasaldia egingo dute. Horrez gain, idazlea ere bertan izango da eta euskal literaturari egindako ekarpenagatik omenaldia egingo diote. Egingo diren ekintza guztiak irekiak izango dira eta herritar guztiak larunbaterako saiora azaltzeko gonbidatuta daudela jakinarazi du Beasaingo irakurle taldeak.

“Ez dira ekimen saiakera handiegiak egiten eskualde ikuspegitik, baina oso interesgarria iruditzen zaigu ekitaldiak zabaltzea. Elkar ezagu-tzeko aukera bikaina da eta baita elkarrengandik ikastekoa ere”, azaldu du Beasaingo irakurle taldeko kide den Joxe Goikoetxea irakasle ohiak. Hain zuzen, herri hauetako taldeak izango dira topaketan: Zumarraga, Urretxu (talde bat), Gabiria, Segura, Idiazabal, Beasain (bi talde: Asmube emakumeen elkartea eta herritarrena), Lazkao, Ataun eta Ordizia (bi talde: herritarrena eta Jakintza ikastolakoena).

Jardunaldia 18.00etan hasiko dute Dolarea parkean: “topaketako lehenengo hamar minutuetan bakoitzaren antolaketa edo dinamikaz arituko gara, finean, talde bakoitzak bere izaera propioa duelako”. Hautaturiko lekuak ere badu bere arrazoia, izan ere, etorkizunean parke horrek erabilera handiagoa izatea lortu nahi dute taldeko kideek, “sorkuntzara bideratutako” parke bat izateko helburuarekin. Ordubete inguruan arituko dira partaideak liburuari buruz solasean eta 19.00etan, Igartza jauregiaren inguruan bisita gidatua egingo dute ordu erdiz, eta errota, prentsa eta inguruak ezagutzeko aukera izango da, nahiz eta jauregian bertan ez diren sartuko ezkontza bat dela eta.

Irigoienen liburua “mamitsua” dela nabarmendu du Goikoetxeak eta askorako ematen duela: “Irigoienek ekarpen literario handia egin du eta gu ere esker onekoak izan behar gara berarekin”, adierazi du. Horregatik erabaki dute lehenengo topaketa honetan idazleari omenaldia ere egitea. 19.30ean hasiko da eta familiakoak ere bertan izango ditu Irigoienek. “Jende ugarik parte hartu nahi izan du omenaldian”, adierazi du irakasle ohiak. Honakoak izango dira: Karlos Jimenez, Martin Kortaberria, Ixone Zurutuza, Izar Aguilar, Nahia Martinez, Itziar Gomez, Karolina Sainz de Bikuña, Gabino Murua, Jon Urdangarin, Xabier Mendiguren, Iñaki Mendiguren, Pello Añorga, Juan Kruz Igerabide, Tere Irastortza, Jasone Osoro, Ekaitz Goikoetxea, Irati Goikoetxea, Patxi Ezkiagaren hitzak, Joxe Begiristainen hitzak. “Batzuk ezin izango dute bertaratu, baina bideoz eta ekitaldirako idatzitako hi-tzak jasoko ditugu”, esan du. Oroigarri bat ere jasoko du idazleak eta jarraian saio literario artistiko bat egingo dute, 19.30etatik 20.30etara.

Joan Mari Irigoien idazleari omenaldia egingo diote lagun, irakurle eta familiako kideek euskal literaturan egindako “ekarpenagatik”

literaturaren beharraOrohar, euskal gizartean literatura indar-tzearen beharra ikusten du Goikoetxeak: “Herri honek alderdi fisikoa oso ondo garatzen du baina uste dut albo bakarrera begira gaudela, eta herri zein norbanako izaeran errena sortzen ari zaigula. Literatura bere adiera eta testu mota ezberdinekin zein arte plastikoetan oso ahul gaudela uste dut, bai lantzerako orduan eta baita kontsumitzerakoan”.

Kirolak gizarteko espazio handia hartzen duela ere uste du: “kirola asko kontsumitzen dugu baina literatura ez”. Horrek “kezka” sortzen du Goikoetxearengan eta nabarmendu du askotan ondorioztatzen duela gure herria oso abila dela “azaleko erakusleiho horietan trebatzen”, baina azala kendu eta barruan “mami oso gutxiko herria egiten ari ote garenaren beldur eta susmoa” duela. Horregatik uste du kirol alderdia lan-tzen jarraitu behar dela, baina ahaztu gabe literaturaren ekarpenak “izugarriak eta beharrezkoak” direlako.

ereindako alea Denborak luze jo baino lehen Goierriko herri guzti-etan irakurle talde bat sortzea dute helburu. “Dagoeneko beste bi herri-etan pauso eta urratsak ematen hasiak gara. Ideia oso ondo hartzen hasi dira eta espero dugu ereindako horretatik zerbait aterako dela. Datorren urteko irakurleen topaketan espero dugu beste talde batzuk ere izatea”, aurreratu du. Irakurtzeak irakurtaldeari zein irakurleari bereari “birtualitate asko” ematen dizkiola agertu du Joxe Goikoetxeak: “Mundu ikuskera bat zabaltzeaz gain, euskara hizkuntza bezala;egitura, hiztegiak, pentsamenduak… lantzen eta aberasten laguntzen digu. Momentu oso onak pasatzen laguntzen digu eta gainera, nik esango nuke nolabait sekulako pitzadurak dituen gizarte batean jostun lanak egiten asko laguntzen duela zerbait elkarrekin irakurri eta elkarbanatzeak”.

Beasaingo irakurle taldea Gipuzkoan dagoen “indartsuenetakoa” dela uste du beasaindarrak. Hala azaldu du: “urtean bitan edo hirutan saiakera berezi bat egiten dugu memoria historikoarekin lotuta”. Hemendik hilabete ingurura 1936-1939 urte arteko gerran hildakoei omenaldia egingo die urteroko legez, eta horrelako ekintzak direnean, gaiarekin lotura duen liburu bat aukeratu ohi dute irakurtzeko. Migrazio mugimendua, tratu txarrak… “denetik irakurtzen dugu”.

Orain arte egindako ekintzetan herritarren ”parte-hartzea” izugarria izan zela argi utzi nahi du irakurle taldeko kideak, eta bere esker ona ere adierazi nahi izan du. “Gure aurreikuspenak oso txiki gelditu dira. Parte-hartzea handia izan da”. Gainera, ekintza hauek ez direla “etengo” aurreratu du eta jarraipena izango duela.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902