Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ekainfesten VIII. edizioa ospatuko da larunbatean

Zestoako ondare historikoa ezagutzera emateko egitarau zabala egongo da egunean zehar

Ane Roteta - 2017(e)ko ekainaren 14a, asteazkena - 02:35etan eguneratua

Zestoako alkatea eta herriko hainbat eragile, atzo bainuetxearen atarian.

Zestoako alkatea eta herriko hainbat eragile, atzo bainuetxearen atarian.

Galería Noticia

Zestoako alkatea eta herriko hainbat eragile, atzo bainuetxearen atarian.

Zestoa- Larunbat honetan Historiaurrera salto egiteko aukera izango da Zestoako Udalak antolatu duen Ekainfesten zortzigarren edizioan eta Bizi Historiaurrearen xarma lelopean, herriko ondare historiko eta kulturala emango da ezagutzera. Gainera, aurtengoan hainbat nobedaderekin dator ekimena.

Ekainberriko Juanjo Aranburuk atzoko prentsaurrekoan azaldu zuenez, berrikuntza nagusietako bat bailara ezagutzeko tren txu txua izango da, eta herriko plazatik Ekaingo kobaraino joango da egun osoan zehar doako zerbitzua eskainiz. Horrez gain, herriko hainbat tabernek historiaurreko gaiari lotutako pintxo tourra egingo dute eta zenbait jatetxek menu bereziak prestatuko dituzte. Azken finean, Zestoako nolabaiteko “ate irekien eguna” dela nabarmendu zuen Aranburuk eta hainbat jarduera izango dira ondare historikoa ezagutzeko.

Ekainberri eta Sastarrainen doako jarduerak egingo dira, eta berrikuntza gisa, tren turistiko batek herrigunea kobarekin lotuko du

Hala, Ekainberrin eta Sastarrain bailaran historiaurreko jarduerak izango dira 11.00etatik 19.00etara. Batetik, Ekainberriko erreplikak doan bisitatu ahal izango dira;bestetik, Lili Jauregia ere barrutik ezagutu ahal izango da;eta azkenik, Sastarrain Baserri Eskolako zalditegiko lanen tailerrak izango dira. Gainera, Ekainberri parean kanpamendua egongo da egunean zehar, haurrek sua egiten eta haragia erretzen ikas ditzaten, besteak beste. Bestalde, Aritza Villaluengaren eskutik Har-tzak Gipuzkoan erakusketa ikusgai izango da Ekainberrin (12.00-14.00 eta 16.00-18.00) eta IV. Historiaurreko Olinpiadak jokatuko dira, 16.00etatik aurrera. Banaka hartuko beharko da parte proban eta oraindik izen-ematea zabalik dago (943 868 811 edo info@ekainberri.com).

Baina Zestoako herrigunean ere ez da aspertzeko denborarik izango. Arratsaldean Irrien Lagunen Zatoz jolastera ikuskizuna izango da (18.30), arkumea burruntzian erreta jateko aukera izango da, eta amai-tzeko, Zestoako trikitilariek giroa alaituko dute.

Josetxo Mendizabalek, Zestoako alkateak, aipatu zuenez festa indarra hartzen doa eta “festa masiboa ez den arren, familiarteko giroan ederki funtzionatzen duela” azpimarratu zuen. Amaitzeko, gonbitea luzatu zien herritarrei nahiz inguruko bizilagunei.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902