Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zaldibia Herrigintzan taldeak ez du segiko parte-hartze fasean

Prozesuaren nondik-norakoa ez du “ontzat ematen” alderdiak eta lehenengo fasea amaitu ostean ez jarraitzea erabaki dute

2017(e)ko ekainaren 14a, asteazkena - 02:35etan eguneratua

zaldibia- Zaldibian duela hilabete batzuk jarri zen martxan partaide-tza prozesua, Udal eraikin berria egin eta Artxanberrin kulturgune berria irekitzeko ideiak lantzeko asmoz. Lehenengo fasea amaitu ostean, Zaldibia Herrigintzan udal taldeak ohar bidez jakinarazi du ez duela segiko parte-hartze prozesuan. “Prozesuan zehar izan dira zenbait gorabehera atzerarazi gintuztenak, baina, halere, aurrera jarraitu dugu hartutako konpromisoarekin”, esan dute.

Azaldu dutenez, hasiera batean, talde eragilea izendatu eta bilerak hasi zirenean aldaketa batzuk izan ziren partaideen artean, “izendatutakoez gain, beste batzuk sartzen joan ziren eta hasieran zeuden ba-tzuek bileretara joateari utzi zioten”. Bestalde, “Artxanberri kulturgunea eratzeko erabakia ere ez da oso argia izan”, gaineratu dute.

Zaldibia Herrigintzanen ustetan, “ez du zentzu handirik partaidetzarekin aurrera egiteak talde interesatu zehatz bat ez badago ekarpenak egiteko konpromisoarekin eta prozesuaren jarraipenean zuzenean ari-tzeko asmoarekin”. Prozesuaren ildo nagusien inguruan udal taldeak esan du “erabaki horiek lehendik jasoak” zeudela baina ez direla jaso lehen fasean aztergai izandako beste emai-tza batzuk. Helburua eta erabakiaren mamia ez du zalantzan jartzen taldeak, baina prozesuaren nondik-norakoa ez dute “ontzat ematen” eta horregatik erabaki dute ez jarraitzea.

eliza eta udalaAlderdiak azaldu du 2010. urtean Udalak hitzarmen bat sinatu zuela Santa Fe parrokiarekin. Horren arabera, Parrokiak Udalari atzealdeko terrenoa uzten zion herri pasabidea egiteko eta saloiak bota-tzen uzten zion. Horren truke, alderdiaren hitzetan, Udalak konpromisoa hartu zuen zenbait obra txiki egiteko sakristian, Elizaren kanpo aldean eta Artxanberriko 200 metro koadro zituen lokala jabetzan ematea, guztiz egokituta. Joan den hilean Eliza eta Udal ordezkariak bildu eta hitzarmena “deuseztatu” zela adierazi dute: “Udalak 16 metro koadroko lokal bat uzteko eskaria egin zion parrokiari saloia botatzearen truke eta propor-tzionaltasun eza ikusirik, ez zen onartu”. Gaia ez dela “inongo batzordetan aztertu” eta oposizioari ez zaiola “bere iritzia” eskatu ere agertu dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902