Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Beasaingo baratze sozialak udazkenerako egongo dira

Caritas-Sarea eta Ekogune fundazioekin kudeaketa hitzarmenak sinatu dira

M. Aranburu - 2017(e)ko ekainaren 14a, asteazkena - 02:35etan eguneratua

Caritas Sarea fundazioko eta Ekoguneko ordezkariak, Beasaingo alkatearekin batera, hitzarmena sinatzen.

Caritas Sarea fundazioko eta Ekoguneko ordezkariak, Beasaingo alkatearekin batera, hitzarmena sinatzen.

Galería Noticia

Caritas Sarea fundazioko eta Ekoguneko ordezkariak, Beasaingo alkatearekin batera, hitzarmena sinatzen.

beasain- Beasaingo Udalak Caritas-Sarea eta Ekogune fundazioekin baratze sozialen kudeaketa buru-tzeko lankidetza hitzarmenak sinatu ditu astearte honetan. Pertsonen ongizatea eta bizi kalitatea hobe-tzeko beste pauso bat da eta bereziki behar gehien duten giza kolektiboak eta interes berezikotzat har-tzen diren pertsonen taldeak izango ditu gogoan Udalak baratze sozialen proiektu berria egiterakoan.

Baratze sozialen proiektu berria udazkenerako gauzatua egotea espero da eta bitartean baratzeen esleipena eta lur eremua egokitzeko lanak egingo dira. Aurreko legealdiko proiektuan 88 baratze aurreikusita zeuden, baina egokia ez zen lurzoru industrialean. Oraingo proiektuan, baina, 60 baratze daude aurreikusita eta kokalekua aldatu egin da lurzoru hiritarrera, Estanda lantegiaren atzeko aldera, hain zuzen. Proiektuaren diseinuari dagokionez, bere gain hartu du Ekogune fundazioak eta eremuaren egokitze lanen aurrekontua 42.000 eurokoa izango da. Lehenengo proiektuarekin alderatuz, egungoa 223.431,11 euro merkeagoa da eta era berean, bara-tzeen erabilera eta izaera soziala ere indartuko dira. Baratze publiko bat eskatzeko izen-emate epea irekita dago ekainaren 30era arte. Interes duen orok Udaletxean dagoen Igunera jo edo rosa@laiacoop.net helbidera mezu bat idatzi dezake.

Baratze publikoen kudeaketarako irizpideak, funtzionamendua eta lankidetza ere zehaztu dituzte. Horrela, Kutxa Ekogunearekin baratze publikoen erabileraren ardatz nagusiak finkatu dituzte;hala nola, lurraren ikuskaritza eta aholkularitza, tailer praktikoak, formazioak, gomendioak, aisialdi aktiboa sustatzea, nekazaritza ekologikoa bultzatzea, erabiltzaileengan eta haurrengan naturarekiko errespetua sustatzea, gizarte talde ezberdinen arteko elkarbizitza eta gizon eta emakumeen arteko proportzioak zaintzea bilatuko dute. Gainera, Beasaingo bara-tze parkea Ekogunearen Baratze parke sareko kide izango da.

Baratze parkeak izango duen izaera eta erabilera soziala Caritas Sarea fundazioaren esku geratuko da. Horrela, giza-integrazio programak burutzeko baratze sozialetara bideratuko diren partzelak %35ekoak izango dira, interes bereziko taldeei esleituz. Esaterako, irabazi asmorik gabeko elkarteak, fundazioak, behar berezia duten kolektiboak eta eskolak. Caritas Goierri eta Sarea fundazioa arduratuko dira haien partzelen jardueretan parte hartzen duten pertsonak hautatzeaz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902