Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bustuntza auzoko jaiak berreskuratu dituzte

Asteburuan ospatu dituzte Ordiziako auzo honetan jaiak, 25 urteren ondoren

M. Aranburu - 2017(e)ko ekainaren 13a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Ordiziako Bustuntza auzoko jaiak, jendez beteta, asteburuan.

Ordiziako Bustuntza auzoko jaiak, jendez beteta, asteburuan.

Galería Noticia

Ordiziako Bustuntza auzoko jaiak, jendez beteta, asteburuan.

ordizia- Herri txikietan ohikoa izaten da festa nagusiez gain, bertako auzoetakoek ere jaiak antolatzea. Ordiziako Bustuntza auzoan asteburuan ospatu dituzte festak, baina aurtengoa berezia izan da, duela 25 urtetik ez zituztelako ospatzen.

Bustuntzako lehenengo jaiak 1978. urtean daude datatuta. Ekaina amaieran, San Juan inguruan, gazte kuadrilla batek ekin zion ideia lantzeari auzoari bizi gehiago eta festa giroa emateko asmoz. Horrela, lagun taldea elkartu eta inguruko tabernekin jarri ziren harremanetan guztia antolatzeko asmoz. Urtez urte, ehunka ekintza egin izan dituzte bertan ekaina amaieran. Duela mende laurdena, baina, ospakizunak bertan behera gelditu ziren.

Ruth Carrillo aurtengo festen antolakuntzako kidea da. “1984. urtean ospatu ziren festak azkenekoz, baina berriz ere duela 25 urte behin ospatu ziren, eta ordutik ezer ez. Ni azkeneko festa horietaz gogoratzen naiz, nahiz eta oso txikia nintzen”, azaldu du. Hala ere, gogoran du izugarrizko jendetza elkartzen zela eta ekintza ugari egiten zituztela. Haren gurasoek festen inguruan hitz egiten zutela ere oroitzen du ordiziarrak: “Nire gurasoek betidanik esan izan didate festa oso onak zirela”.

Aurten Bustuntzak berriz ospatu ditu jaiak: “Bizilagun batzuk elkartu eta pentsatu genuen ea zergatik ez genituen festak antolatzen auzoari bizia emateko”, adierazi du. Urtarrila amaieran elkartu ziren eta guztia antolatzen eman dituzte ia sei hilabete: “Ez da erraza izan, lan eta esfortzu handia eskatzen du. Guztientzako gauzak egin nahi genituen, zahar, gazte eta haurrentzat”. Atzo amaitu ziren, eta oraindik balorazio bat egiteko “garaiz” dela esan du Carrillok, baina “esandakoaren arabera jendea oso gustura gelditu da eta asko elkartu dira”.

Jose Miguel Santamaria, Ordiziako alkatea, izan zen txupinazoa botatzearen arduraduna. Hainbat ekintza egin dituzte egun hauetan, eta horietako bat igandean egin zuten paella jana izan da. “Lortutako dirua Aspanogi elkartearentzat izango da, oso gertukoa dugu elkartea eta hala erabaki genuen”. La Caixakoen laguntza ere jaso dute ekintza honetarako.

Datorren urtera begira “ilusioz” dago Carrillo eta berriz ere antola-tzeko asmoa dutela aurreratu du. Hori bai, “guztiek emandako lagun-tza eta babesari esker” antolatu direla nabarmendu du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902