Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Kataluniako autodeterminazio-erreferendumaren alde

Iñigo Jacak, Joseba F., Tobar Arbuluk, Xabier Zarandonak eta Josu Albero. ICEC Euskal Herria - 2017(e)ko ekainaren 13a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Behean sinatzen dugun ICEC-EEuskal Herriaren partaideok, Kataluniako Herria bizitzen ari den une historiko honetan, zera adierazi nahi dugu:

Katalan Herriak bere etorkizun politikoa autodeterminazioaren bidez erabakitzeko eskubidea duela, eta katalanei soilik dagokiela erabakitzea zer nolako harreman politikoa mantendu nahi duten estatu espainiarrarekin

Gatazka politikoak konpontzeko biderik eraginkorrena prozedura demokratikoen erabileran datzala. Beraz, Kataluniako eskaera politikoak erreferendum demokratiko eta lotesle baten bidez bideratu behar dira, katalanek -mugarik gabe- berezko Estatu independentea ala estatu espainiarrean jarraitzea nahi duten erabaki dezaten

Gobernu espainiarraren mehatxuak arbuiatzen ditugu, eta Kataluniaren autogobernuaren aurkako edozein balizko eraso tinko errefusatzen dugu. Demokrazian sakontzeko eskaerari ezin zaio erantzun eskubide demokratikoak murriztuz

Euskal Herriko agintariei eta gure Herriko bi Parlamentuei zein Euskal Hirigune Elkargoari Kataluniako Gobernu eta erakundeei haien sostengu osoa ematea eskatzen diegu. Era berean, Kataluniak bere etorkizun politikoa hautatzeko duen autodeterminazio eskubidea Euskal Herriarentzat ere aldarrikatzea eta defendatzea eskatzen diegu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902