Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

'Gaztea' saioa eta 'Merlí' telesaila izango ditu ETBk udazkenean

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 12a, astelehena - 13:03etan eguneratua

El profesor de Filosofía Merlín Bergerón posa con sus diez alumnos en el instituto.

Serie catalana 'Merlí'(laSexta)

Galería Noticia

El profesor de Filosofía Merlín Bergerón posa con sus diez alumnos en el instituto.

DONOSTIA. ETBko zuzendariak, Eduardo Barinaga, euskal telebista publikoa udazkenerako prestatzen ari den programazioaren berri eman du Eusko Legebiltzarrean. Gazteei zuzenduta, batetik, 'Gaztea' izeneko saio bat garatzen ari da eta interaktiboa izango da. Bestetik, 'Merlí' telesail katalanaren 39 kapituluak emango ditu, euskaraz bikoiztuta.

Elkarrekin Podemos-ek eskatuta, ETBren programazioa eskasa dela uste duelako, Barinagak haur eta gazteentzako programazioa azaldu du. Horrela, ekoizpen propiokoak diren eta haur eta gazteei zuzenduta dauden hainbat programen garrantzia azpimarratu du, besteak beste, '3txulo', 'Go!azen' eta 'Gu ta gutarrak'.

Udazkenari begira, garatzen ari diren saio baten berri eman du: 'Gaztea'. Izen bereko irratiarekin harremana edukiko du eta interaktiboa izango da. Gazteek bideoak bidali ahal izango dituzte beren kezkak zeintzuk diren azalduz.

Horrez gain, ETBk 'Merlí' telesail katalanaren 39 kapituluak eskuratu dituela jakinarazi du Barinagak eta euskarara bikoizten ari dira. Lehendik TV3 Kataluniako telebistan eta LaSextan eman da telesaila.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902