Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gaur Muxiko Eguna ospatuko da Herriko Enparantzan

Domingo, 11 de Junio de 2017 - Actualizado a las 18:45h

ERRENTERIA – Gaur eguerdian Beti Prest dantza taldeak bederatzigarren Muxiko Eguna ospatuko du Errenteriako Herriko Enparantzan. 12.00etatik aurrera, muxikoak eta euskal dantzak izango dira Oiartzungo Herri Musika Eskolako boa, biolina eta txirula taldearekin. Larrain dantza ez da faltako eta pieza horretan Errenteriako dultzaineroen laguntza izango dute. Beti Prest taldeak herritar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu. Saioa amaitzerakoan, pintxo eta edariak hartuko dituzte parte-hartzaileek. – A.M.

EH Bilduk legealdi erdiko balorazioak egingo ditu

ASTIGARRAGA – Ekainaren 13an bi urte betetzen dira Korporazio berria Udalean sartu zenetik. Data hau aprobetxatuta, EH Bilduk hilaren 13an eta 20an, astearteak, legealdi erdiko balorazio bilerak egingo ditu hainbat gairen inguruan. Ekainaren 13an kirolak, Urumea-Berri proiektua eta presoak izango dira hizpide eta 20an, hezkuntza, gazteak eta obrak eta zerbitzuak. Saioak udaletxeko plazan izango dira 19.00etan eta herritar guztiak daude gonbidatuta bertan parte hartu eta iritzia ematera. – A.M.

Bidaiatzeko era desberdinei buruzko tailerra Gaztegunean

URNIETA – Bihar bidaiatzeko era desberdinei buruzko tailer bat eskainiko da 17.30ean, Urnietako Gaztegunean (Idiazabal, 13), Udara iritsi da! Maleta ireki eta… Nora goaz? izenburuarekin. Bertan Interrailaz, aurki daitezkeen aterpeak eta boluntariotzak, auzolandegiak, lanera joatea eta betiko bidaiaz hitz egingo da. Gainera, bidaiak antolatzerakoan kontuan izan behar diren gauzen berri emango da, eta, baita, bidaiak merketzeko balia daitezkeen txartel, eskaintza eta web orrialdeei buruzko informazioa ere. – A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902