Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

TAO-rako aplikazioa abian jarri dute Beasainen

Mugikor bidez ordainduta ez da ordainagiria kotxean utzi beharko eta bertatik luzatu ahalko da epea

Domingo, 11 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:08h

beasain- Beasaingo Udalak beste zerbitzu berri bat jarri du eskuragai herritarren eta herrian ibiltzen diren guztientzat. Hain zuzen, joan den igandetik aurrera telefono mugikorretarako TAO-rako aplikazio berria sortu dute. Dagoeneko aplikazio horren bitartez orain arte makinan egiten diren eragiketa guzti guztiak egin daitezke makinetara bertaratu gabe. Jakina da, askotan, astuna suertatu litekeela aparkatu ondoren makinara joan, beharrezko agiria eskuratu eta berriz ere autora itzuli behar izatea agiria jartzera. Orain, baina, beste alternatiba bat eskainiko du berrikuntzak.

Mugikorrerako aplikazio honen helburua erabiltzaileei “aparka-tzeko eta zerbitzua erabiltzeko erraztasunak eskaintzea” dela adierazi dute Beasaingo Udaletik. Sistema berri honek berrikuntza ugari ditu;hala nola, TAO-a ordaindu ahal izango da makinara joan beharrik gabe eta modu berean, telefono mugikorraren bidez ordainduta ez da ordainagiririk kotxean utzi beharko. Gainera, aparkamendua luzatu ahal izango da ordain-makinara bertaratu gabe. Horrez gain, aparkalekua utzi ondoren, erabili ez den denborari dagokion diru kopurua ere itzuliko zaio erabiltzaileari. Beraz, TAO-a dagoen lekuetan aparkatuta izandako denboragatik bakarrik ordainduko dute erabiltzaileek.

Android sistema erabiltzen duten telefonoek Mugipark izeneko aplikazioa jaitsi beharko dute eta Iphone edo IOS sistema daukatenek atari honetatik eskuratu ahal izango dute: www.beasain.mugipark.com. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902