Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

III. Tropela Hondartzan egingo da bihar Zarauzko hondartzan

Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 18:37h

ZARAUTZ – Zarauzko Tropela elkarteak III. Tropela Hondartzan ekitaldia antolatu du biharko, Damaren parean, eta galtzeko zorian dagoen ziklistatxoen eta kaniken jokoaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek. Hala, ziklistatxoen txapelketa lehiatuko da 11.30etik aurrera (haurrentzako nahiz helduentzako mailak izango dira), eta horretaz gain, vintage erakusketa bat ere egongo da pasealekuan bertan goiz osoan zehar. – A.R.

‘Kolore guztiak debekuen kontra’ eguna ospatuko dute gaur

ZUMAIA – Zumaiako Kalea Guztiona Da taldeak Kolore guztiak debekuen kontra eguna antolatu du gaurko eta Beheko Plaza adierazpen askatasunaren aldeko txoko bihurtuko dute arratsaldean. Hala, ipuin kontalariak, pailazoak, bertso saioa, olerkiak, musika, mural margoketak eta abar izango dira 16.00etatik aurrera. Gainera, ekitaldi guztiak egin bitartean gaztetxe aurreko horma-irudiak zaharberrituko dituzte herriko hainbat artistaren laguntzarekin. – A.R.

Denboraldiko azken erromeria izango da bihar Arizterrazun

AIA – Andatza Erromeriak Elkarteak antolatzen duen erromeria denboraldiko azken emanaldia izango da biharkoa eta Izer eta Alabier trikitilariek itxiko dute denboraldia, 18.30etik 21.30era eskainiko duten emanaldiarekin. Erromeria ETBk grabatua izango da Oholtzan saiorako. Elkartetik adierazi dutenez, aurtengo erromeri denboraldiak “arrakasta handia” izan du, guztira 28 erromeria antolatu dira, eta urriaren erdi aldera ekingo diote denboraldi berriari. – A.R.

Gipuzkoako Sega Txapelketako kanporaketa, bihar Aian AIA –

Gizonezkoen Gipuzkoako Sega Txapelketako bi kanporaketak jokatuko dira bihar goizean Aiako kanposantu ondoko belardian, hain zuzen ere 11.30etik aurrera. Orduan hasiko da lehen kanporakea eta bigarrena, berriz, 12.30ean. Txapelketan parte hartuko duten 9 segalariak bi multzotan banatuta arituko dira. 30 minutu izango dituzte lanerako eta saio bakoitzeko bi lehenak sailatuko dira finalerako. Sarrerak 10 euroko prezioa izango du. – A.R. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902