Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Maite Arbonies | Zumarragako jaietako egitarauko azalaren egilea

“Berdintasunaren aldeko borroka Zumarragako Santa Isabel jaietako kartelera eraman nahi nuen”

Maite Arbonies zumarragarrak irabazi du Zumarragako Santa Isabel jaietako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa. Iaz ere berak irabazi zuen

Asier Zaldua - Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Maite Arbonies, Zumarragako jaietako egitarauko azalaren egilea.

Maite Arbonies, Zumarragako jaietako egitarauko azalaren egilea.

Galería Noticia

Maite Arbonies, Zumarragako jaietako egitarauko azalaren egilea.

zumarraga- Betidanik gustatzen al zaizu marraztea?

-Umetatik gustatzen zait marraztea. Ahizpa eta biok Zumarragako arte ederren eskolara joaten ginen. Gero bakoitzak bere bidea hartu genuen, nahiz eta bioi gustatzen zaigun marraztea. Dena den, niri gehien gustatzen zitzaidana eskulanak egitea zen: jostea, collage-ak egitea...

Arte Ederrak ikasi zenuen.

-Zalantza asko izan nituen, baina azkenean Arte Ederrak ikastea erabaki nuen. Oso esperientzia ona izan zen. Berriro egingo nuke. Oso karrera polita iruditu zitzaidan. Zalantza asko izan nituen, denek alor horretan lan egiteko zailtasun handiak izango dituzula esaten dizutelako, baina zorionez gurasoen babesa eduki nuen eta asko gozatu nuen.

Zergatik gustatu zitzaizun horrenbeste?

-8.00etarako joaten nintzen fakultatera eta 18.00ak arte han egoten nintzen. Denbora ziztu bizian igarotzen zen. Grabatua, serigrafia, pintura... ikasi nituen. Eskolak nola ematen zituzten asko gustatzen zi-tzaidan. Nahi genuenean sartu eta irteten ginen, oso giro ona genuen... Askatasun handiarekin lan egiten genuen. Gogor lan egin behar da, baina zure erara lan egiten uzten dizute.

Zer egin duzu unibertsitate-ikasketak bukatu zenituenetik?

-Eskolak emateko masterra egin nuen eta sormen tailerrak, ikastaroak, arteterapia... egin ditut. Lan mundua zaila dago eta aukerak bilatu egin behar dira. Poliki-poliki, aukerak suertatzen dira.

Lehiaketa askotan parte hartzen al duzu?

-Herriko lehiaketetan bakarrik parte hartzen dut. Oraindik ikasten ari nintzenean, Zumarragako jaietako egitarauko azala aukera-tzeko lehiaketa irabazi nuen. Iaz bigarrengoz irabazi nuen lehiaketa hau eta aurten hirugarrengoz. Bestalde, Urretxu eta Zumarragako udalek antolatzen duten pintura lehiaketan, herriko lan onenari saria irabazi nuen.

Nolakoak dira zure kartelak?

-Lan sinpleak gustatzen zaizkit. Zumarragako jaietan zuria eta gorria erabiltzen ditut: ezpata-dantzarien koloreak.

Zer diozu aurtengo lehiaketa irabazteko balio izan dizun lanari buruz?

-Antioko baselizako sarreraren ondoan bi leiho txiki daude eta pertsonen figurak gogorazten didate. Pertsona horiek ez dute generorik. Duela bi urte dantzariek neskei ere ezpata-dantzan parte hartzeko aukera ematea erabaki zuten eta erabaki horrek eragin handia izan du aurtengo kartelean. Berdintasunaren aldeko borroka kartelera eraman nahi nuen. Izan ere, neskek ere urte osoan zehar gogor lan egiten zuten eta mutilek bakarrik zuten ezpata-dantzan parte har-tzeko aukera. Aurrerapauso bat iruditzen zait eta gizartean ere aldaketak ematen ari dira, poliki-poliki.

Nola eraman duzu ideia hori kartelera?

-Txapel batzuk jarri ditut, baina horien azpian ez dago pertsonarik, ez bainuen generorik markatu nahi. Denok pertsonak garela azaldu nahi dut. Bestalde, Zumarraga hitzan lehen silaba gorriz idatzi dut: berdintasuna zure esku dagoela eta jaiak zuk egiten dituzula da mezua.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Pasai Donibane. Faroaren ondoan eskalatzeko oso toki polit bat dago eta txiringitoan sekulako txipiroiak prestatzen dituzte.

Paisaia idiliko bat. Urbia. Ez naiz askotan joaten, baina oso oroitzapen politak ditut. Umetan amonarekin joaten ginen.

Festa edo kultur ekitaldi bat. Urretxuko Euskal Jaia eta sanjoanak.

Hondartza bat. Zumaiako Itzurun.

Mendi bat. Aizkorri.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902