Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarataren aurkako pantaila jarriko dute Beasaingo Zumardi industriagunean

Gainera, Beasain eta Olaberria artean Donostiara norazkoan dagoen errepideko zorua ere berrituko du Aldundiak

M. Aranburu - Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Gruas Usabiagatik irtenda N-1 errepiderako sarbidetik hasita Zumadi industrialdera eta trenbidera sartzeko N-1 errepideko hurrengo itzulbideraino jarriko da pantaila.

Gruas Usabiagatik irtenda N-1 errepiderako sarbidetik hasita Zumadi industrialdera eta trenbidera sartzeko N-1 errepideko hurrengo itzulbideraino jarriko da pantaila.

Galería Noticia

Gruas Usabiagatik irtenda N-1 errepiderako sarbidetik hasita Zumadi industrialdera eta trenbidera sartzeko N-1 errepideko hurrengo itzulbideraino jarriko da pantaila.

beasain- Beasaindarren aspaldiko eskariak erantzuna jaso du eta Gipuzkoako Foru Aldundiak zarataren aurkako pantailak jarriko ditu Beasaingo Zumadi industriaguneko sarreran, zehazki, Gruas Usabiagatik irtenda N-1 errepiderako sarbidetik hasi, eta Zumadi industrialdera eta trenbideetara sartzeko N-1 errepideko hurrengo itzulbideraino;guztira, 288 metroko zatian. Modu horretan, zirkulazioak eragiten duen zarata murriztuko da Beasaingo Trenbide kaleko etxebizitzen onerako.

“Ibilgailu kopuruak goraka egin du azken urteetan, eta era berean, trafikoaren kalteak eta sortutako zaratak ere bai. Legegintzaldi hasieran Aldundiarekin harremanetan jarri ginen pantailen inguruan gure beharrak azaltzeko eta erantzuna eman dute”, azaldu zuen atzo Beasaingo alkateak, Aitor Aldasorok, proiektuaren aurkezpenean. Bere alboan zen Aintzane Oiarbide, Bide azpiegituretako diputatua, eta baieztatu zuen Aldasoro izan zela Diputaziora jo zuen lehenengo alkateetakoa, “pantailen kontua oso eskatua delako”. Oiarbideren esanetan, pantailak jar-tzea edo ez “asko aztertu beharreko kontua da”, batzuetan ez duelako nahi duen soinu guztia kentzen eta, beraz, “azterketak oso zehatzak” izan behar dira. Beasainen egingo duten proiektuaren lanen lizitazioa “laster” hasiko dela ere esan zuen eta obrak “uda ondoren” hasiko dituztela. Pantailak jartzeko hiru hilabeteko epea beharko dutela ere aurreikusten du.

Errepideko zarata gutxitzeko 4 metroko altuera eta 10,6 zentimetroko lodiera “bi aldetatik absorbenteak” duen pantaila jarriko dute

Horrela, lau metro altuerako eta 10,6 zentimetro lodierako “bi aldetatik absorbenteak” den pantaila jarriko dute. Errepideko zarata gutxitzeaz gain, “trenbidetik datorren soinua ere ez duena errebotatzen”, agertu zuen Kudeaketa eta Plangintza alorreko zuzendaria den Mikel Uribetxebarriak. Pantailak jartzeak 438.128 euroko kostua du.

Zaldizurreta inguruan dauden etxetakoek ere pairatzen dute trafikoaren soinua eta panelak jartzeko azterketa egiten ari direla aurreratu zuen Oiarbidek. Kasu honetan, ordea, arazoa dago “oso leku gutxi” dagoelako. Horregatik, Adif-ekin batera ari dira gaia aztertzen.

errepide konponketaPantailak jartzeaz gain, Aldundiak bestelako lanak ere egingo ditu inguruan. Hain zuzen, Olaberria eta Beasain arteko errepidean, 416 eta 420 kilometro artean, Donostiarako bidean zoruaren errehabilitazioa egingo dute lau kilometroko zatian. “Horrek ere soinua ekiditeko balioko du“, adierazi zuen Oiarbidek. Lanaren aurrekontua 1,3 milioi eurokoa da.

Batez ere kamioiek sortzen duten zarata dela eta, honela mintzatu zen diputatua: “kezka dugu trafiko astunarekin. Aldundiaren nahia da zarata gehien sortzen duen eta Gipuzkoa zeharkatzen duen trafiko hori AP-8 eta AP-1 ardatzetara pasatzea”. Horren aurrean Aldundiaren proiektu estrategikoari ere erreparatu zion: “Etzegarateko bidesaria kamioientzat izango da bakarrik. Oraingoz gipuzkoarrek bakarrik ordaintzen dugu errepide horren mantenua, eta nazioarteko kamioilariek ere parte hartu beharko dute horretan”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902