Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Txartelak irailean banatuko dira

Urnietako Udala edukiontziak irekitzeko txartela balioanitza izatea aztertzen ari da

Sábado, 10 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Urnieta- Urnietako Udalak zabor edukiontziak irekitzeko baliatuko diren txartelak irailean banatuko ditu, eta ez uztailean, hasiera batean komunikatu zen moduan, izan ere, udako datek banaketa eta lanketa zailtzen dutelako.

Gainera, txartel elektronikoek beste erabilera batzuk ere izatea nahi du Udalak eta horretarako lanean ari da. Hau da, txartel horretan Udalak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk ere integra-tzea da xedea, erabiltzaileen erosotasunerako. Baina oraindik ez dituzte zehaztu zein zerbitzu izan daitezkeen.

Garaia iristen denean, zerbitzua martxan jarri aurretik, informazio kanpaina zabala egingo du Udalak herritarrak behar bezala informa-tzeko.

Izan ere, Urnietak bilketa selektiboaren aldeko pausoak ematen jarraitu nahi du, helburua %65era iristea izanik, eta hainbat aldaketa ezarriko ditu laster. Alde batetik, errefusa biltzeko edukiontzi berriak jarriko ditu, zeinak astean bi egunetan irekiko diren. Edukiontzi berri horiek sarraila elektronikoa izango dute eta erabiltzaile bakoitzak irailean banatuko diren txartel elektronikoa izango du edukiontziak ireki ahal izateko. Txartelik gabe ezin izango dira ireki edukiontziak. Errefuxaren eta bolumen handikoen bilketaren kudeaketa San Marko Mankomunitatearen esku utziko da.

Bestalde, organikoaren edukion-tziek ere sarraila elektronikoa izango dute, errefusaren bilketarako prestatutako sarrailekin bateragarria izango dena. Materia organikoko edukiontziak egunero ireki ahal izango dira. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902