Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Beharra daukat!’ kanpainara atxiki da Zarautz

Komunera bat-batean joan behar duten gaixoei erraztasunak ematearekin bat egin du Udalak

2017(e)ko ekainaren 9a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Zarautz- Gipuzkoako Crohn eta Ultzeradun Kolitisaren Gaixoen elkarteak Beharra daukat! proiektua jarri zuen martxan duela urte bete inguru komunera bat-batean joateko beharra duten gaixoek gertuen duten komunera arazorik gabe eta doan sartu ahal izateko.

Orain, Zarauzko Udalak bat egin du ekimenarekin eta herriko zenbait lekutan bereizgarria jarrita egongo da gaixoek leku horiek identifika ditzaten;hala nola, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Portuetxen, turismo bulegoan, udal kiroldegian, gizarte zerbitzuetan, euskaltegian, gaztelekuan, Sanz Enean, Musika Eskolan, Udaberri jubilatuen etxean eta taberna eta komun publikoetan.

Horretaz gain, ostalari eta dendariekin hitz egiteko konpromisoa hartu du udalak, “egitasmoa herrian ahalik eta gehien ezagutarazteko”. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902