Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urretxuko gaztetxearen 15. urteurrena

Gaur, arratsaldean haurrentzako jolasak egongo dira eta gauean Karmxutra eta The Frankys taldeek joko dute

2017(e)ko ekainaren 9a, ostirala - 06:13etan eguneratua

urretxu- Urretxuko gaztetxeak 15 urte bete ditu eta egitarau zabala prestatu dute urteurrena ospatzeko. Ekitaldiak joan zen astean hasi ziren, Kalegorrian zikloko lehen saioarekin. Hilaren 28a arte, hainbat ekitaldi egongo dira.

Gaur, 17.00etan haurrentzat jolasak egongo dira eta 22.00etan kon-tzertuak. Karmxutra eta The Frankys taldeek joko dute. Bihar, 10.00etan, 3×3 saskibaloi txapelketa jokatuko dute lizeoan. 22.00etan bertsio eta playback gaua ospatuko dute.

Datorren asteari dagokienez, asteartean serigrafia tailerra eta zineklub saioa egongo dira. 18.00etan eta 22.00etan izango dira. Asteazkenean, 22.00etan, Gazteak kaleandokumentala emango dute. Eta ostiralean, 19.00etan, ginkana egingo dute.

Larunbatean urteurren festa ospatuko dute: 13.00etan pilota txapelketako finala jokatuko da, 14.30ean bazkaria egingo dute eta ondoren Samba Dzanga, Nafarroa 1512, Los Zopilotes Txirriaos eta Autobus Majikoa taldeek joko dute eta DJ Lororekin dantza egingo dute.

Hilaren 20an, 22.00etan, zineklub saioa egongo da. 22an, berriz, gaztetxeko beteranoekin elkartuko dira esperientziak elkartrukatzeko. Aste berean, 23an, sorgin gaua eta guatekea egongo dira.

Bukatzeko, hilaren 26, 27 eta 28an auzolana egingo dute, 27an zineklub saioa egongo da eta 28an elikadura burujabetza festa egingo dute. 19.00etan hasiko da eta Traka-Traka elektrotxarangak girotuko du.

Asteazken arratsaldean prentsaurrekoa eman zuten urteurrenaren inguruan. “Gaztetxea ez da gazteon aisialdirako lekua bakarrik. Izan ere, herri mugimendua oinarri hartuta herrian gune alternatibo bat sortzea dugu helburu. Gauzak beste modu batera egin daitezkeela sinesten dugun guztion-tzako topagune bat izan dadin nahi dugu”, esan zuten.

Azken urtebetean asanbladaren eguneroko lana berrantolatu eta lantalde ezberdinak sortu dituzte: elikadura burujabetza, bertso eskola, feminismoa, gizon taldea, KKinzona irrati librea, sinismen zaharra eta komunikazioa. Borroka gehiago identifikatu ahala, lantalde berriak sortzea espero dute eta parte hartzeko gogoa duen edonori gerturatzeko gonbidapena luzatu zioten. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902