Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Plazak II. Txakoli Eguna hartuko du bihar

Getariako Txakolin Jatorri Deitura duten 14 upategiren 700 bat botila, bertako gazta eta pintxoak dastatzeko aukera izango da

2017(e)ko ekainaren 9a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Festaren kartela.

Festaren kartela.

Galería Noticia

Festaren kartela.

azpeitia- Azpeitiarrek eta herrira gerturatzen diren guztiek Udalak eta Getariako Txakolina Jatorri Deiturak elkarlanean antolatu duten II. Txakoli Egunarekin disfrutatzeko aukera izango dute bihar.

Aurtengo festa 11.30etik 14.30era bitartean egingo da Plaza Nagusian eta bertan Getariako Txakolina Jatorri Deituraren barnean inskribatuak dauden 14 upategiren zukuak dastatu ahalko dira.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Agerre, Akarregi Txiki, Ameztoi, Arregi, Basa Lore, Elkano, Flysch, Gaintza, Gañeta, Mokoroa, Sagarmiña, Txomin Etxaniz, Ulazia eta Urki upategiren artean “700 bat botila txakolin” eramango dituzte biharko Azpeitiko festara.

Kopa 5 eurotan salduko dute eta horrekin beste horrenbeste txakolin dastatzeko parada izango dute plazara bertaratzen direnek.

Hori bai, txakolinaz gain, tripa betetzeko hainbat aukera egongo dira Enparantza Nagusian. Alde batetik, 16 Euskal Esne Bildots erreko dira eta hortik “1.000 pintxo inguru salduko dira” (bakoitza 1,50 eurotan salduko da). Bestetik, Idiazabal Gazta Jatorri Deituraren barnean dauden 5 gaztandegiren postuak egongo dira. Hauen pintxoak “euro bat ordainduta” dastatu ahalko dira.

Edonola ere, Aire Ahizpak trikitilarien musikarekin girotuko duten biharko jaian ezin izango da txakolin botila erosi “baina nahi duenak gazta erosteko aukera izango du”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902