Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Idiazabal eta kirola eskutik, ekainean

Hilabetean hainbat ekintza egongo dira, tartean, gaur fitness-ari buruzko hitzaldia eta bihar argazki rally-a

2017(e)ko ekainaren 9a, ostirala - 06:13etan eguneratua

San Adrianen erromeria egingo dute idiazabaldarrek etzi.

San Adrianen erromeria egingo dute idiazabaldarrek etzi.

Galería Noticia

San Adrianen erromeria egingo dute idiazabaldarrek etzi.

idiazabal- Ekainean zehar kirolaren inguruko ekitaldi eta hitzaldiak egingo dituzte Idiazabalen, Ekaina kirolez blai egitasmoaren baitan. Kirol astea zena aurten hilabete osoko ekintzekin bete dute.

Esaterako, gaur Idiazabalgo lehenengo alebinen esku pilota txapelketako bigarren kanporaketa jokatuko dute, hilaren 16ean hirugarrena, 23an laugarrena eta 30ean jokatuko dira finalak. Bestalde, gaur fitness-aren inguruko hitzaldi batekin jarraituko dute ekintzek. Udaletxeko areto nagusian, 19.00etan, Jon Aramburu eta Erik Diez herritarrak eta bien entrenatzaile fisikoa den Aitor Alfonso izango dira hizlariak. Biak txapelketetan parte hartzen hasi dira eta esperientziaren inguruan arituko dira.

Biharko, berriz, lehenengo aldiz argazki rallya egingo da herrian. Hi-tzordua 9.00etan izango da, plazan. Argazki rally horretan ateratako argazkien erakusketa eta sari banaketa hilaren 30ean egingo dute.

Beste ekitaldi berezi bat igandekoa izango da. Urteroko legez, San Adrianen erromeria ospatuko dute. Hori dela eta, mendi ibilaldia antolatu dute igandean San Adrianera. Autobus geltokitik abiatuko dira, goizeko 9.00etan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902