Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Txikien Alurr Eguna ospatuko dute larunbatean Ibarran

Emanaldiak eta kalejirak eskainiko dituzte eta arratsaldean Gazte Festekin bat egino dute

2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Ibarra- Uda gerturatzen ari da eta Alurr Dantza Taldea ekitaldiz gainezka dago. Larunbatean, gainera, txikien Alurr Eguna ospatuko dute Ibarran.

Plazatik abiatu eta taldeko txikienek auzo guztiak alaituko dituzte beren dantza eta musikekin. Goizeko 10.15ean ekingo diote goizari eta Txumitxa aldera igoko dira bertan pare bat dantza egin eta hamaiketakoa egiteko.

Ondoren, kalejirari helduko diote berriz ere Euskal Herri kaletik ibili eta berriro ere plazara itzuliz. Bertan, 12.15ean, ekitalditxo bat egingo dute umeek dantza sorta bat eskaini dezaten. Hasteko fandango eta arin-arineko erakustaldi txiki bat egingo dute gaztetxoek eta jarraian HH2tik LH6era bitarteko haurrak ariko dira dantzan. Amaierako korruan, ordea, guraso, lagun zein ahaideen parte-hartzea eskatuko da eurek ere festa giroz buka dezaten emanaldia.

Bestalde 17.00etan, urtero bezala, Ibarrako Gazte Asanbladaren gonbita onartuta, Ibarrako Gazte Festen egitarauaren parte hartuko dyute. Zaldibi, Altsasu, Ordizia, Lazkao eta Ibarrako bertako dantzariek eskainiko dute dantzaldia. Ondoren patata tortilla erraldoia eta txokolatea izango dira denentzat. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902