Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Iker Sancho | irakaslea eta itzultzailea

“Itzultzaileak idazlearen lanarekiko leialtasuna mantendu behar du, baina ez hitzez hitzekoa”

Iker Sancho lazkaotarrak Svetlana Aleksiévich idazle eta kazetari bielorrusiar, eta Nobel saridunaren ‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ liburua euskaratu berri du. Egindako lanaz eta itzulpengintzaz hitz egin du irakasle eta itzultzaileak

M. Aranburu - 2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Iker Sancho, irakaslea eta itzultzailea.

Iker Sancho, irakaslea eta itzultzailea.

Galería Noticia

Iker Sancho, irakaslea eta itzultzailea.

ordizia- Ia sei hilabeteren ostean, kalean da Bielorrusiako Svetlana Aleksiévich idazle eta kazetariaren Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua. Iker Sancho irakasle eta itzultzaile lazkaotarra arduratu da kronika liburua euskaratzeaz, eta egindakoarekin “gustura” agertu da.

Errusiera irakasten duzu Gas- teizen, Euskal Herriko Unibertsitateko letren fakultatean. Zer ikasi zenuen zuk?

-Eslaviar Filologia ikasi nuen Madrilen, ez zelako beste inon irakasten. Nik beti esaten dut, horrelako erretrospektiba bat eginda, 80. eta 90. hamarkada horietan hazi ginela. Orduan izan zen Berlingo harresiaren erorketa, guztia ireki zeneko momentua. Uste dut orduan hasi zi-tzaidala hara begiratzen jartzeko interes hori. Beka eta laguntzen bidez bidaiatzen hasi nintzen eta bertako hizkuntzak ikasten;tartean, errusiera, eslovakiera eta poloniera. Joan eta etorri ibili ostean, Euskal Herriko Unibertsitatean hasi nin-tzen duela hamabost urte.

Asko dira errusiera ikasten dutenak?

-Itzulpengintza eta Interpretagintza Graduaren barnean ematen ditut klaseak Gasteizen. Errusierako bost irakasle gaude: lau bertako plantilan, eta bat Errusiatik irakurle bezala etorritakoa. Urte hauetan zehar belaunaldi batzuk hazi ditugu, bai.

Zuen ikasleei zerk bultzatzen die errusiera ikastera?

-Nik uste dut zure burua pixka bat bereizi nahi baduzu ondo etortzen dela. Atzerriko hizkuntza bat aipa-tzerako orduan burura etortzen zaigun lehenengoa ingelesa da, baina beste zerbait egin nahi baduzu, errusiera aukera ona da. Zerbait desberdina nahi duten ikasleek errusiera hartzen dute;aldiz, hori bilatzen ez duena saiatzen da arrotzak diren hizkuntzak ez hartzen.

Errusierak eta euskarak ba al dute antzik?

-Errusiera hizkuntza indoeuropar bat da, beraz, Europan dauden hizkuntza gehientsuenen, euskara eta bestelako batzuk salbu, antzekoa da. Azkenean, egituretan gaztela- niarekin antza handia du. Errusiera, ingelesa, alemana… guztietan azalekoa pixkat bat kenduz gero, egitura oso antzekoak erabiltzen dituzte.

‘Gerrak ez du emakume aurpegirik’ liburua itzultzeaz arduratu zara, eta izen handia hartu du lanak. Hala ere, aurrez beste bi liburu itzuli dituzu, ezta?

-Unibertsitatean itzulpengintza klaseak ematen hasi nintzenean ikusi nuen bazegoela hor lan handi bat egiteko errusiar literatura euskarara pasatzerako orduan. Horrela, lehenengoa Sergei Dovlatoven Konpromisoa izan zen eta bigarrena, Andrei Platonoven Lubakia.

Eta orain, hirugarrena.

-Bai, Jokin Zaitegi lehiaketara aurkeztu nintzen eta saria eskuratu nuen.

Zer kontatzen du liburuak?

-II. Mundu Gerraren inguruan doa. Gerra garaian frontean bertan egon ziren 200 emakumeen testigantzak jasotzen ditu eta gerra nola bizi zuten azaltzen du. Horietako gehienak egun amonak dira edo hilda daude.

Nobel saridun baten lana itzultzeak zailtasun handiagoa du?

-Ez. Kasu honetan, hizkuntza bera ez da konplexua.

Eta zer izan da zailena?

-Amona batzuen tonua euskaraz transmititzea. Zaila baino gehiago, zalantza sortu didana. Itzultzailea izan aurretik errusiar irakurlea naiz, hala irakurri dudalako. Ondoren testu hori euskaraz jarri behar dut eta ikusi ea funtzionatuko duen edo ez, jarritakoa esateko beste aukerarik baden... hori da zailena. Halere, egindakoarekin gustura nago.

Itzultzailea eta idazlea, biak ere sortzaileak zarete.

-Bai, hala da. Literaturan, egilearen asmoak daude eta itzultzailea ere joko horretan sartu behar da. Esen-tzia mantendu behar da, jakinda ezinezkoa dela lana berdin berdina izatea. Leialtasuna mantendu behar da, baina ez hitzez hitzekoa. Idazlea garrantzitsuagoa da lana berea delako eta itzultzaileak beste horren lana hartzen duelako, baina, hala ere, egilea ere bada. Lehenengo sortzailearen lana erreproduzitzen du, eta kontuan izan behar du liburuaren egilea nor den, zer pentsatzen zuen... beti dago zor bat. Baina egilea ere bazara, zuri esker funtzionatu dezakeelako liburuak Euskal Herrian.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902