Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

350.000 metro karratu Astigarragarentzat

Duela 30 urtetik Donostiarekin jabegoaren inguruko gatazka egon da, baina Auzitegi Nagusiak herriari dagozkiola esan du

2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 06:13etan eguneratua

Astigarraga- 30 urte dira Astigarraga herri bilakatu zela. Ordutik, Donostiarekin lur batzuen jabegoaren inguruko gatazka egon da eta atzo EH Bildu taldeak agerraldi batean adierazi zuenez, “badirudi konponbidea iritsi dela”. Lur horiek Elio-Enea eta Larraburu baserrien inguruan kokatzen dira, Txoritokietako gotorlekuaren magalean. Gaur egun, Donostiako 2. ingurabidearen autopistak bitan banatzen du lur-eremu zabal hau. Guztira ia 350.000 metro karratu dira, Anoetako 49 futbol-zelaien adineko azalera. 800 kamioientzako Garraio Hiria lur hauetan kokatzea aurreikusia zegoen.

Oposizioko taldeak gogorazi zuenez, lehengo legealdian, EH Bildu gobernuan zegoela, lurrak Astigarragaren jabegora pasatzeko eskaera formala egin zuen. “EH Bilduren helburuak hurrengoak ziren: batetik, injustiziari aurre egin eta Astigarragaren ondarea eta duintasuna babestea. Bestetik, gai honi behingoz soluzio bat aurkitzea eta azkenik, bertan kokatzea aurreikusten zen Garraio Hiriaren aurka indar gehiagorekin egin ahal izatea”, azaldu zuten. Eskaera honi Donostiako idazkariak ezezkoa erantzun zion eta hortaz, gaia behin betikoz argi-tzeko, epaitegira eramatea erabaki zuen aurreko Gobernuak.

“Donostiak oraindik Auzitegi Gorenean errekurtsoa aurkez dezake, baina prozedurak itxura ona du”, esan du EH Bilduk

EH Bilduk jakinarazi zuenez, lehen epaia Astigarragaren aurkakoa izan zen, baina orain Euskadiko Auzitegi Nagusiak arrazoia eman dio Astigarragako Udalari eta lur horiek Astigarragako Udalari dagozkiola baieztatu du. “Donostiako Udalak oraindik Auzitegi Gorenean kasazio errekurtsoa aurkez dezake, baina esan daiteke prozedurak itxura ona duela”, aitortu zuten.

“EAJren ausardia falta eta Astigarragaren ondarearen aldeko apustu sendorik gabeko urteen ostean, EH Bildu izan da gai honi soluzioa aurkitu behar izan diona. EAJk hitz hutsetan denbora galtzen duen bitartean, EH Bilduk Astigarragaren aldeko konpromisoa lanean erakusten du, ekintzak eta soluzioak mahai gainean jarriaz eta lortutakoa ez da gutxietsi behar”, argudiatu zuen oposizioko taldeak.

Era berean, eremu hau Bidebitarte poligonoa, Urumea-Berri eta Ergobiak batera duen azalera baino handiagoa dela aditzera eman zuten;hau da, Astigarragako azalera osoaren ia %3. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902