Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Kaixo mendizale elkarteetako adiskide guztioi

Marene Irastorza Zulaika - 2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 06:12etan eguneratua

Orain dela gutxi, Aralerreko pisten kontra egindako manifestazio-ibilaldirako gonbidapena jaso nuenean, atsekabea sortu zitzaidan. Iraganean, Aralarreko artzai izan ziren nire birraitona eta aita. Gaur egun, nik dakidala hirugarren belaunaldia izanik, Aralarreko artzaia da nire anaia, emaztea eta seme alabekin. Ni neu oraindik lauoinean ibiltzen nintzenean hasi nintzen Aralar ezagutzen eta nire heziketaren parte garrantzitsu bat izan dela pentsatzen dut: bertan hasi nintzen mendiak, gailurrak, izadiaren edertasuna maitatzen. Baita ere ezagutu nituen zailtasun eta neke ugari: karga pixutsuak abere eta neronen bizkarrean hartuta igo eta jaitsi beharra, larrialdiak, ekaitzak ...

Kontua da orain, mundu guztiak, geure burua ekologistatzat eta natur zain-tzaletzat daukagula. Baina kotxea dugu, motorra, bizikleta eta aldapak eta eskailerak igotzeko eta jaitsitzeko igogailua. Gure mendi tontorretako hainbat ospakizunetara joaten garenean, mota guztietako gailuak erabiltzen ditugu behar den guztia bertaratzeko.

Gauzak horrela, noizbait pentsatu dugu, guk zer eskubide daukagun besteak, orain dela mende bat bezala bizi-tzera kondenatzeko? Zergatik ez ditugu, Estatu Batuetan gelditzen diren indioak bezala, gure artzai-abeltzainak ere erreserba batean sartzen? Orain erabakitze eskubidea pilpilean aldarrikatzen dugun honetan, gu geuk beste batzuen bizi baldintzak erabakitzera ausartzen gara?

Hogeita hamar bat urtez erabakiak alderantziz izan dira. Denbora guzti honetan, ixilik lanean jardun eta elkarrizketa bidez kontsentsua bilatzen saiatu dira nekazal sindikatuak, artzaiak eta ganaduzaleak: instituzio, partidu, eta hainbat eragileekin batera. Eta baita lortu ere! Kontsentsu zabal baten bidez hartu dira erabaki guztiak.

Artzaiak eta abeltzainak dira gure mendiak zaintzen dituztenak. Horiek desagertzean azkar antzeman ohi da. Baserri bat hustutzen denean bezalaxe. Gipuzkoan, euskalerri osoan, eta hemendik kanpoko mendi gehienetan, artzaientzat eta abeltzainentzat pistak daude eta mendiek hor jarraitzen dute beste guztion gozamenerako. Aralarren zer gertatzen da?

Landarlanekoei entzun diegu beraien adierazpenetan federatu guztion izenean hitz egiten. Mesedez nire izenean, eta beste askoren izenean ere, ez dezatela hitz egin. Federatuta egoteagatik ez bait diegu beste iñongo eskubiderik eman gure ordez erabakiak hartzeko. Gure izenean ez!!!

Zer gertatzen da federatuta dauden horrenbeste eskiatzailekin, horiek ere, denak pistaren aurka daude? Amai-tzeko, arren, ez ditzagun hitzak “bahitu” eta errespetoz joka dezagun.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902