Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
datorren denboraldirako lehen fitxaketa

Baskonian Janis Timma hegaleko letoniarra fitxatu du

EUROPA PRESS - 2017(e)ko ekainaren 8a, osteguna - 11:11etan eguneratua

El Baskonia ficha por tres años al alero letón Janis Timma

El Baskonia ficha por tres años al alero letón Janis Timma

Galería Noticia

El Baskonia ficha por tres años al alero letón Janis Timma

Baskonia saskibaloi taldeak datorren denboraldirako lehen fitxaketa egin du, Janis Timma jokalari letoniarrak datozen hiru denboraldietarako kontratua sinatu baitu. Timmak 24 urte eta 2.01 metroko altuera ditu, eta "Europako etorkizun handieneko hegalekoetako bat da", talde gasteiztarrak bere webgunean adierazi duenez.

GASTEIZ. NBAko Memphis Grizzlies taldeak 2013ko draftean aukeratu zuen, baina Orlando Magic taldeak bere eskubideak ditu 2015etik. Talde gasteiztarrak "erabateko hegaleko" baten aldeko apustua egin du, eta bere fisikoagatik eta jokoaren alderdi ezberdinetan nabarmentzen dela adierazi du.

Baskoniako jokalari berriak Letonian egin du kirol ibilbide gehiena. 2015-2016 denboraldian San Petersburgoko Zenit taldera joan zen eta azken bi urteak bertan egin ditu. Gaztea izan arren, esperientzia dauka Europan, azken hiru denboraldietan Eurocup jokatu baitu, VEF Riga eta Zenit taldeekin.

Letoniako selekzioarekin jokatu du eta Letoniako Liga eta Liga Baltikoa irabazi ditu. Zeniten denboraldi oso ona egin ondoren helduko da Gasteizera. Ligan, partidako 13.6 puntuko, 4 erreboteko eta 2.6 asistentziako batez bestekoak izan ditu, eta Europako lehiaketan jokaturiko 13 partidetan, 16.2 puntu, 4.7 errebote eta 2.9 asistentziakoak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902