Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kanpamendu teknologikoak egingo ditu Goierri Eskolak

Robotika, diseinua edo programazioa landu ahalko dituzte zortzi eta hamasei urte bitarteko gaztetxoek

2017(e)ko ekainaren 7a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Eskolako ikasle eta irakaslea.

Eskolako ikasle eta irakaslea.

Galería Noticia

Eskolako ikasle eta irakaslea.

ordizia- Ordizian kokatuta dagoen Goierri Eskola erreferentea da inguruan zein eskualdean zientzia, teknologia eta ingenieritza alorretan ikasleek eskuratzen duten mailagatik, eta baita ere inguruko enpresetan praktikak egiteko aukera eskaintzen duelako. Epe motzera begira, helburuetako bat gai horietan gazteen artean interesa piztea du eskolak, eta horregatik, udako kanpamentu teknologikoak antolatu ditu aurten. Zortzi eta hamasei urte bitarteko neska-mutilentzat dago zuzendua eta, besteak beste, ikaskuntzarekin batera dibertsioa ere uztartuko dituzte kanpamenduak irauten duen bitartean.

Gaztetxoek hiru esparru ezberdin lantzeko aukera izango dute bertan eta hauek izango dira: robotika, diseinua eta programazioa. Modalitate edo tailer bakoitzean, adinaren arabera bi talde osatuko dituzte;alde batetik zortzi eta hamabi urte bitartekoena eta bestetik, hamabitik hamaseira artekoena.

Datei dagokienez, hiru txanda antolatu dira: lehenengoa ekainaren 26tik 30era, bigarrena uztailaren 3tik 7ra eta azkena, uztailaren 10-etik 14ra iraungo duena. Nahi duenak aukera du jarraipena emateko aste baterako, bitako edo hirurako izena emanez.

ikasiko dutenaKanpamendu hauetan robotikako saioetan izena ematen dutenek, esaterako, mBot eta Lego WeDo erramintekin robotak eraikitzen eta programatzen ikasteko aukera izango dute. Diseinuko-etan, bestalde, minecraft eta 123 Design softwareak erabiliko dituzte eta horrela, piezen eta mugikorretarako aplikazioen diseinuan barneratuko dira eta era berean, programazio tailerrean, jokoak garatzeko beharrezkoak diren ezagupenak jasoko dituzte scratch, python, JavaScript edo Unity 3D programak, tarteko.

Eskolatik jakinarazi dutenez, bost eguneko matrikulak 100 euroko kostua du, hamar egunekoak 180 eurokoa eta azkenik, hamabost egunekoak 240 eurokoa. Plaza mugatuak izang odira, eta horregatik, interesa duenak ahalik eta azkarren izena 943 880 062 telefonoan edo bulegoa@goierrieskola.org emailean ematea gomendatzen dute. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902