Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ingurumenaren eguna ospatzeko ekintza ugari daude Azpeitian

Udalak erakusketa bat, tailerrak eta Urola ibaiaren garbiketa antolatu ditu datozen egunetarako

2017(e)ko ekainaren 6a, asteartea - 06:11etan eguneratua

azpeitia- Azpeitiko Udalak Ingurumenaren nazioarteko eguna ospatzeko ekintza ugari antolatu ditu datozen egunetarako herriko ikastetxeen, Baigera elkartearen eta Ingurugiro Etxearen laguntzarekin. Ekitaldi guztiak nahi duten herritar guztien partaidetzari irekita daude.

Egitaraua atzo abiatu zuten, Azpeitiko lau ikastetxeetako ikasleek kurtsoan zehar material birziklagarriekin egindako eskulanen erakusketaren irekierarekin. Erakusketa hori ostegunera arte bisitatu ahalko da (18.00etatik 20.00etara bitartean) Foru Ibilbideko erakusketa aretoan.

Bestalde, hosto eta lore jangarriak ezagutzeko eta dastatzeko tailerra egongo da datorren larunbatean (10.30etik 12.30era bitartean) Ingurugiro Etxean.

Era berean, tomateen zaintzari buruzko tailerra izango da hilaren 12an (18.00etatik 20.00etara) Ingurugiro Etxean bertan. Parte hartzera animatzen direnek tomate barietate berezien landareak etxera eramateko aukera izango dute.

Ibaiaren garbiketaIngurumenaren nazioarteko egunaren harira prestatutako egitaraua borobiltzeko Urola ibaiaren hainbat tarte garbitzeko irteera egongo da hilaren 16an.

Herriko ikastetxeen, Baigera elkartearen eta nahi duten herritarren partaidetzarekin egingo den garbiketa hori goizean zehar burutuko da eta laguntzeko prest daudenek 9.00etan izango dute hitzordua Plaza Nagusian.

Aurreko urteotan bezala, Udalak hamaiketakoa prestatuko du partehartzaile guztientzako. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902