Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kultura eta Ongizaterako eraikin berria Oiartzunen

Udala proiektua lantzen ari da Mendiburu kalean kokatu ahal izateko

Aitziber Muga - Martes, 6 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Mendiburu 14ko eremua.

Mendiburu 14ko eremua.

Galería Noticia

Mendiburu 14ko eremua.

Oiartzun- Oiartzungo Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Mendiburu kaleko 14. zenbakian, gaur egun Gazte Izanak jubilatuen egoi-tza dagoen eremuan, Euskara, Kultura eta Gizarte-Ongizate arloetan dauden zenbait beharri konponbidea ematea helburu duen eraikin bat egiteko proiektua lantzen hasi da.

Azken asteetan, egoeraren diagnostikoaren prozesua egin du Udalak: Kultura, Euskara eta Gizarte-Ongizate arloko udal teknikariekin eta eragileekin elkartu da (euskalgintza, Gazte Izanak eta antzerkia, dantza eta musika arloko eragileak, besteak beste) bakoitzaren beharren informazioa jasotzeko.

Beharrak eta aukerak aztertu ondoren, eraikina Mendiburu kaleko 14. zenbakia dagoen eremuan egitea planteatu da, beharrei eran-tzuteko egokia delakoan, aditzera eman dutenez.

Proiektu honekin batera, Landetxe plaza berrituko luke Udalak. Horregatik, Landetxeko bizilagunen ordezkariekin ere bildu da, euren arazoak eta beharrak lehen eskutik jasotzeko.

Herritarren parte-hartzeaUdalaren asmoa proiektua herritarrekin partekatzea eta osatzea da, zuzeneko informazioa emateko eta hauen ekarpenak jasotzeko. Horretarako, aurkezpen publikoak eta ekarpenak egiteko aukerak eskainiko ditu uda hasieran.

Prozesua Astazaldi arkitektura estudioak gidatu du, hirigintza eta parte-hartzean aritutako profesional hauek idatziko baitute aurreproiektua.

BehemendiGaur egun, Mendiburu 14 zenbakian dagoen etxean Behemendi, Donostialdeko Landa Garapenerako Elkartea, kokatzen da. Behemendi landa ingurunea suspertzera bideratutako ekintzak burutzen ditu. Horretarako, diru-laguntza ildo desberdinak jorratu eta aholkularitza ematen du.

Udalak aurreratu duenez, Behemendiri beste kokaleku bat emango zaio Oiartzunen. Dagoeneko sei toki aurreikusi ditu: Elizalden, plaza eta Belutenen;Altzibar auzoko goiko aldean;Mendibilgo berrian;Iturriotz auzoan edo Mendin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902