Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kubarekin duten senidetza ospatuko dute

Pasai Donibanen hilabete honetan elkartasuna sustatzeko xedearekin ekintzak antolatu dira

2017(e)ko ekainaren 6a, asteartea - 06:11etan eguneratua

Pasaia- Herrien arteko elkartasuna sustatzeko asmoz, Pasai Donibaneko Bixi Bixi elkarteak, Pasaiako Udalaren laguntzarekin, egitarau oparoa antolatu du hilabete honetan. Gora Herriak: Euskal Herria-Kubalelopean, hitzaldiak, ikastaroak eta amaiera jaialdia izango dira. Pasaia Kubako Mariel herriarekin senidetuta dago.

Honela, gaur Kubaren iraultza. Balantzea eta perspektibak azalduko ditu Luismi Uhartek, EHUko Soziologia irakasleak.

Ostiralean, Yaneldysek Kubako janari eta edariak ikastaroa eskainiko du.

Hilaren 13an dokumentala eta hi-tzaldia egongo dira, Los deportados. La historia de tres ciudadanos vascos en Cuba izenburupean. Hizlariak Maialen Barcena, Haizpea Abrisketa, Doni Azkarate eta Miren Azkarate izango dira, euskal deportatuen seme-alabak.

Hiru ekintza hauek 19.00etan Bixi Bixiren egoitzan, Donibane kalean, egingo dira.

Eta amaitzeko, hilaren 16an 19.00etatik aurrera Bixi Bixiren plazan jaialdia egongo da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902