Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zirrikituetatik begira

Klubaren helburua

Ana Urkiza - 2017(e)ko ekainaren 5a, astelehena - 11:37etan eguneratua

Kirol klub bat. 400 kirolari baino gehiago dituena. Maila guztietako gazteak entrenatzen dituena eta maila ezberdinetako lehiaketetan parte hartzen. Federatuak barne. Horiek dira Espainia mailan lehiatzen direnak. Ustez, klubari ospea dakarkiotenak. Lehiaketa guztiak amaitu direnean, probintziakoak, Euskadikoa eta Espainiakoa, ohi bezala, urte bukaerako erakustaldia antolatu du klubak. Kirolari guztiek parte hartzen duten egun guztiko jarduna. Familia guztiak biltzen dituena. Entrenatzaile askotarikoak eta klubeko zuzendaritza ere bai. Eta kirolari guztiek beren jarduna bukatu dutenean, domina bana zintzilikatu diete denei zamatik, egindako lanagatik. Kirolari bat, ordea, bereziki aipatu dute. Omenaldia egin diote. Datorren urtean, jada, ez delako klubean izango. Etxekoei, aipamena gehiegizkoa iruditu zaie. Kirolari guztiek tratamendu bera merezi dutela aipatu dute. Denek kuota bera ordaindu dutela. Denak ahalegindu direla. Batzuk, emaitza hobeagoekin, gainera.

Kluba uzten duen kirolariak 15 urte ditu. Badirudi, gauetan parrandan irten nahi duelako uzten duela kirola. Parranda ostean ezin baita entrenatzera joan. Halako adierazpenen bat egin omen du.

Ez da inola ere gainontzeko kirolarientzako eredugarri. Baina federatua izan da. Goreneko mailan egon da. Eta klubak merezimendua aitortu dio.

Klubak (edozein klubek, aitzitik) emaitzak nahi izaten dituela izan da nire defentsa. Bitarteko oro jartzen duela aurreikusitako emaitzetara heltzeko. 400 kirolariz osatutako harrobitik %5 federatzera heltzea izan litekeela helburu bat eta, horiekin, Espainiako lehiaketetan parte hartzea. Eliteko maila horietara heltzen diren kirolariak izugarri mimatzen saiatzen dela kluba eta, ondorioz, bateren batek kluba uztea erabakitzen badu ere, bere esker ona zor diolakoan zuzentzen diola klubak azken agurra.

Baina badirudi oker nabilela. Agiraka egin baitidate.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902