Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Udalak UEU-ren udako ikastaroetarako laguntzak emango ditu

Domingo, 4 de Junio de 2017 - Actualizado a las 18:30h

ELGOIBAR – Udalaren Euskara sailak diru-laguntzak emango dizkie Udako Euskal Unibertsitateak, Eibarko, Iruñeko eta Gasteizko egoitzetan, udan, eskainiko dituen ikastaroak egiten dituzten herritarrei (parte hartzeko izena ikastaroak hasi baino astebete lehenagora arte eman ahalko da). Udalak matrikularen kostu osoa ordaintzeko laguntza emango die herriko ikasle, langabe, pentsiodun eta jubilatuei, eta matrikula erdia ordaintzeko laguntza lanean diharduten herritarrei. Dirulaguntzak eskatzeko epea urriaren 31n bukatzen da. Informazio gehiagorako 943 744 366 telefonora dei egin edo euskara@elgoibar.eus helbidera idatzi. Ikastaroei buruzko informazioa ueu.eus web gunean ikus daiteke. – J.L. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902