Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Ñabarduratik funtsera

Xabier. Euzkitze - Domingo, 4 de Junio de 2017 - Actualizado a las 06:11h

garai batean gau-giroko taberna zena jateko leku bihurtu da berriki Donostian. Eurek gastrobar deitzen diote. Tarteka joan ohi naiz. Leku atsegina izateaz gain, jaki bereziak eta goxoak eskaintzen dituzte. Zerbitzariak, neska zein mutil, benetan abegitsuak dira, bezeroari ahalik eta zerbitzurik onena eskaini behar zaiola ondo barneratua dutenak. Gainera, niri egokitu zaizkidanak denak dira euskal hiztunak. Bada, ordea, deseroso sentiarazten nauen zerbait, zenbaitentzat ñabardura eta niretzat funtsezko dena: karta ingeleses, frantsesez eta gaztelaniaz dute. Gaur egun euskaldun elebakarrik ez dagoenez, euskal hiztunok ederki molda gaitezke eskain-tzen zaizkigun hiru aukerekin baina, ni behintzat, ez naiz etxeko sentitzen.

Hara joateari uztea baino egokiagoa iruditu zitzaidan gusturago joateko urrats bat ematea. Hala, sarean webgunea aurkitu eta mezu bat bidali nien. Gaztelaniaz, jabea erdalduna izango zelakoan. Ahal bezain abegikor idatzi nien, aspaldi ohartu bainintzen purrustada galtzaileen baliabidea dela. Nire ustez hain handia den gabezia hori aipatzeaz gain, jakinarazi nien Donostiako Udalak baduela kartak euskaratzeko dohako zerbitzu bat. Hamar minutu baino lehen erantzun zidaten. Euskara ederrean! Mezuagatik eskerrak eman eta pare bat asteko epean euskarazko karta izango dudala esan zidaten. Eta ni...pozarren!

Alde Zaharrean bertan, bada Euskadi Irratiaren bidez behin eta berriz iragartzen duten taberna-jatetxe bat. Leku onean dago, pintxo aukera bikaina izaten dute eta jende asko ibiltzen da. Zerbitzari ugari dute, bai behar ere, baina euskal hiztuna...bakarra. Euskarazko irratian propaganda egiten hainbeste diru xahutzen duen ostatuak argi uzten du bezero nahi gaituela. Eskaintzen duten zerbi-tzuak, aldiz, are argiago uzten du erabat akritiko eta inozo jotzen gaituela. Lehenbizikora itzultzeko irrikaz nago, bigarrenean paso egingo dut.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902